argia.eus
INPRIMATU
Sydneyko Operak zabaldutako eta itxitako ateak

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko urriaren 30

40 urte bete berri dira Sydneyko Opera inauguratu zutenetik. Jørn Utzon (1918-2008) arkitekto daniarraren proiektua berritzailea izan zen zentzu askotan. Forma geometriko konplexudun lanak eraikitzeko bidea zabaldu zuen, forma horiek eraikitzeko analisi konputazionala erabiltzen lehenetarikoa izan baitzen. Aurrez fabrikatutako elementuak itsasteko araldite izeneko substantzia erabiltzen ere aitzindara izan zen. Baina eraikinaren aurrekontua %1.400 handitu zenean, Utzon kaleratu zuten. Arkitektoa hil baino lehen operaren patronatuarekin adiskidetu arren, Utzonek ez zuen halako proiektu handi batean berriro parte hartu.