argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Reyes Ilintxeta 0000ko ren 00a

Lucia Goñi Olias. Nafarroa Garaiko Basaburuako Aizarotz herrian sortua, 1928ko Luzia Deunaren egunean (abenduaren 13an). Domingo Goñi Juanbeltz eta Valentina Olias, Ihabengo bentako alabaren alaba nagusia. Zazpi senidetan zaharrena. 14 urterekin etxetik atera zen lanera. Ordutik ez da gelditu. Hamaika (hamar gehi bat) bizileku desberdin izan ditu Nafarroa eta Gipuzkoan, eta lanbide ere ugari. “Nire lehen bertsoa izan zen: Hamalau ofizio, hamabost mixeri / hori gertatzen baitzaio beti Goñiri: / Lehenengo arrantzale, gero sukaldari / zahartu eta ondorean bertsolari. / Udan taloa egiten nabil ferietan, / eskulangintza dela eta erakusketan. / Frantzian izan nintzen, Garrüzeko festetan, / hantxe bai saldu nuela taloa benetan. / Zazpi senide gara, baita ere bi alaba baditut ondoan. / Sei bilobatxo eder nire inguruan, / baina senarra aspalditik dut beste munduan”.