Garaiari zegozkion bidezidorretan

  • Mendekoste gereziak

    Jean Pare Landerretxea

    Erein, 1991

Batekin aski ez eta bi Jean Etxepare ditugu euskal literaturan. Irakurleon zorionerako, bistan da, bi-biak izan baitira, bakoitza bere garaian, bere zereginean, izen nabarmengarriak. Gure gaurko Etxepare da Landerretxe, “gaztea” ere deitua, ez umore beltz gutxirekin: gazterik hil zelako deitzen zaio hala. Eta gazte hil zen, alajaina, 24 urterekin, bihotzeko eritasunak eramana. Ordurako, ordea, idatzita utzi zituen antzerki lan batzuk, ipuinekin lortu zuen goren gradua. Mendekoste gereziak da azken gintza horren emaitza. 1957tik 1961era bitartean hainbat aldizkaritan ateratakoak sartu zituen Piarres Xarritonek bertan, 1963an, Goiztiri etxean. Guk irakurri dugu 1991n Inazio Mujika Iraolak Ereinerako apailatu ziona.
 
Eta ez dut liburua hona ekarri haurrentzat diruditen ipuin horiengatik. Nahiz batzuk diren karamelu hutsa: “murru guziak dena zukrea dira, arbola guziak dena xokoleta, fruita guziak dena oñoña”. Nahiz batzuk, azaleko lainotasunaren azpitik, ezkutatzen duten zerbait ilunagoa. Ez dut liburua hona ekarri bukaera aldera dituen artikulu apur horiengatik. Nahiz 68a urrun delarik oraino euskara batua fermuki eskatzeko argitasuna erakusten duten: “Eskuararen batasuna ez badugu egiten, xahu gure eskuara maite”. Ez dut ekarri Baionako zezen-plazako korriden kronikengatik –Luís Miguel Dominguin, “plazatik atera da, gaizoa, oihukatuta eta xistukatuta”–, edo bilduma errematatzeko irakur daitezkeen bi poemengatik –bata, gainera, portugesetik itzulia–.
 
Liburua hona ekarri dut, batez ere, “Kurutze gorriak”, “Argi-zirrinta”, “Itsas-izarra” bezalako ipuinengatik. Harrapatzen duelako kanpañaren akitzea, hiriaren esklabotza, Ameriketako diru erraza. Esaten digulako, punkien aurretik, etorkizunik ez dagoela, edo egotekotan beltza. “Ardiez, bihiez, aroaz, herriko sortzez, hiltzez eta ezkontzez” baizik ez dakigulako mintzatzen euskaldunok. Egiten duelako inmobilismoaren kontra: “Beti leku berean egoitea ere gibelerat joatea da”; irakurzaletasunaren alde: “ez dute senditu behar norbait katiximatik kanpo oraino katixima egiten ari zaiotela”; gizon-emazte harreman osasuntsuagoaren aldarria: “Sobera maite dut Mayalen haren nagusi izateko”. Ikus zer dioen soldaduez “Kurutze Gorriak” ipuinean. Zer dioen gerlaz “Etxekoak” izenekoan. Zer dioen laborantzaz: “Eskual-Herria ez dutela ote ta iratze zangoek salbatuko”. Xarritonek ere igarri zion.
 
Eta ekarri dut, ez duelako agian Martin Ugalderen 1961eko Itzailleak haren, generoan lehena, batasun tematiko eta estilistikorik. Baina bai, ipuinak moderno izan nahi zuen hartan, nobedadea ekarri zuelako, eta sartu zuelako generoa garaiari zegozkion bidezidorretan.

ASTEKARIA
2013ko azaroaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude