Fukushima saiakera eremu bilakatu da

Langileak Fukushiman. (Arg: John Powers)
Langileak Fukushiman. (Arg: John Powers)
Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen TEPCO konpainiaren arabera, itsasora isuritako ur erradioaktiboak ez du inguruko itsasertza kutsatu; horren froga modura aldika-aldika itsasoan, hiru eta hamabost kilometrora, egindako kontrolak aipatzen ditu. TEPCOk hori esan zuen egun berean beste ikerketa bat argitaratu zen; haren arabera itsasertzetik kilometro batera inoizko zesio kontzentraziorik handiena neurtu da.
 
Aipatutakoa Fukushiman gertatzen ari denaren adibide bat baino ez da. Esaten denak ez du funts nahikorik, edota epe laburrean aldatzen da.
 
Beste adibide bat: TEPCOren arabera orain 350.000 ur tona dago, nolabait pilatuta, zentralaren azpian, eta 2016an 800.000 izango dira. Ur hori itsasora ez isurtzeko, iaz murru erraldoi bat eraikitzen hasi ziren itsasertzeko lur azpian, eta datorren urtean zehar amaiturik izatea espero dute. Gainera, metatutako urak dituen substantzia erradiaktibo gehienak garbitzeko sistema prest egongo omen da jada.
Baina TEPCOk emandako informazio horren atzean beste irakurketa hau ere egin daiteke: 800.000 tona eurek hozte-sistemetan erabilitako ur kantitatea da, baina zenbat da euriteen eraginez gehitutakoa? Itsasora ur erradioaktiboa ez isurtzeko murruak, hasiera batean, eragotzi dezake ura itsasoratzea, baina badago hori ziurtatzerik, epe luzeagoan, horrelako espazio handietan? Zein kosturekin? Uraren garbiketa-sistemak 63 elementuetatik 62 garbitzeko helburua du, baina oraingoz hiru unitateetatik batek baino ez du funtzionatzen, matxurak bata bestearen atzetik gertatzen dira eta.
 
Gai honek, bere txarrean bederen, badu alderdi on bat: Fukushima saiakera laborategia den neurrian urte batzuk barru gizakiak hobeto ezagutuko du erradiaktibitatea kontrolatzeko teknologia. Bitartean...

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude