argia.eus
INPRIMATU
Alemania eleaniztuna
Miel Anjel Elustondo 2013ko urriaren 30a

“Alemanek pentsatzen zuten herrialde elebakarra zirela. 1958tik hona, immigrazio oldea hasi zenean, alemanek apopilotzat zituen kanpotik etorritakoak, hau da, uste zuten beraien herrialdera itzuliko zirela. Urte asko igaro ziren alemanak konturatu arte immigrante haiek ez zirela apopilo etorri, bertan geratzeko asmoa zutela baizik. Gaur egun, alemanak dira, alemana ez beste hizkuntza bat hitz egiten dutenak. Alemaniak arazo hori du, ez baita jabetzen herrialde eleaniztuna dela”.