Literatura sushia bailitzan, haur eta gazteentzat

  • Rinoceronte Editora S.L.U. argitaldari galiziarrak zigilu berria sortu du, haur eta gazteentzako literatur liburuak plazaratzeko xedez. Zigiluak Sushi Books du izena, eta galizieraz ez ezik, euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz ere argitaratuko ditu obrak.

Ostiral liburuaren azala.
Ostiral liburuaren azala.
Egungo idazle galiziarrak beren lurraldetik at ezagutarazi nahiko lituzke argitaldariak, baita nazioarteko egileak aipatu hizkuntzetara itzuli ere. Sushi Booksek hiru bilduma aurkeztu ditu oraingoz: Albuma –irudidun liburuak, batik bat–, Bitartekoa –Lehen Hezkuntzako irakurleei zuzendua–, eta Aurreratua –haur handiagoentzat aproposagoa–.
 
Euskarazko publikazioei dagokionez, Ostiral irudidun albuma dugu merkaturatzen lehena. Santiago Freire idazlea eta Dani Padrón ilustratzailea ditu egileak eta Robinson Crusoeren laguna du protagonista: “Baliteke niri buruz zerbait entzun izana, baita nire lagun Robinsoni buruz ere, baina beti haren ahotik izango zen. Orain, nik kontatuko dizuet nola ezagutu nuen gizon zuria”. 
 
Webgunean ikusten ahal denez, Ole Lund Kirkegaard-en Otto Errinozerontea eta Orla igelontzi, Érica Esmorís-en Amabelen boterea, Carlos Freireren Zabor mutantearen misterioa eta Antonio M. Fraga Allegueren Xildar eskuragarri izango ditugu aurki. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Eguneraketa berriak daude