Fagor, erpin ugari eta mingarriak

KOLPE latza izan da Fagor Etxetresnetakoa (aurrerantzean FagorE), alde askotatik ikusita eta ez bakarrik Debagoienan. Gaia gertutik jarraitzen zutenentzat azkenean gertatu beharrekoa gauzatu da eta urrutiagotik segitzen zutenentzat arazoa nekez bilaka zitekeen porrot, Fagor Fagor delako. Baina heldu da porrota.

Orain, hilabete gutxitan ikusiko da zer gertatuko den atzerriko enpresekin eta bertakoekin. Baina seguruenik ondorioak latzak izango dira atzerriko langileentzat eta hornitzaile sare handiarentzat, milaka lanposturen galera mahai gainean da. Eta bitartean, gertatutakoaren iritziak erreka lasterrean behera doaz erantzun bila, erantzukizunak argitzeko eta baita etorkizunean akats berberetan ez erortzeko. Erpinak ugari eta zorrotzak dira, mingarriak, baina arakatu beharrekoak.

Sentsazio kontrajarri ugari dira Arrasaten. Egoeraren gogortasunaren erdian, gainerako kooperatibetan ez dira gutxi pozten direnak behingoz hondoa ukitu delako, egoera oso aspaldikoa delako, elkartasunaren izenean FagorE-k diru asko irentsi duelako azken urte luzetan, adabaki-konponbideak hartzen ari zirelako eta berandu baino lehen zezenari adarretatik heltzea zelako onena. Orain gauzatu da hori. Krisia aukera den ikuspegia.

Zergatik gertatu da? 2005ean Brandt erosi zuen FagorE-ko zuzendaritzari leporatu zaio nagusiki oraingo porrota. Bera baino handiagoa zen lehiakidea erosi zuen, Europako handienekin lehiatu ahal izateko. Orduan operazioa bideratu zuena Txema Gisasola izan zen, gaur egun Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria.

Baina bada pentsatzen duenik FagorE-k ongi egin zuela eta ez zuela beste biderik, lehiak agindutako handitzea baino, bestela ez zuela etorkizunik. Eta erabakiari dagokionez, Gisasolak bideratu zuen, baina Fagorreko Kontseilu Errektoreak –zuzendaritza organu gorena– onartuta eta, azkenik, kooperatibako bazkideen batzarrak ere onartuta. Beraz, hondamendi honetan izango al zuen eraginik azken 10 urteetan hainbeste hitz egin den bazkideen espiritu kooperatiboaren galerak?

Argudia liteke teknoegituraren indarraren aurrean bazkideek zeresan gutxi dutela halako kooperatiba handi batean, eta hala egiten duenari ez zaio arrazoirik faltako. Baina zein neurritan da balekoa teknokraziaren arrazoia? Beste koperatiba handi batzuetan ere bai? Eta oraingoz denetarako erantzunak daude, badirelako Fagor Arrasate, Fagor Ederlan edota Fagor Copreci moduko kooperatiba handiak, beren handitzea arrakastaz daramatena. Nork esango die, adibidez, hiru kooperatiba hauei handitzearen estrategia haien ilobi bilakatuko dela?

Baina argudioa ez da txantxetakoa eta horren adibide da handitzearen estrategian harrapatuta geratu den Eroski. Beraz, noraino handitu behar da, noraino ez? Baina, handitzean dago gako nagusia edo egungo krisiaren ezaugarrietan? FagorE-n kasuan argi da etxegintzaren burbuilaren eztanda giltzarri izan dela bere gainbeheran. Eroskiren kasuan, kontsumoaren beherakadak eragin itzela duen moduan. Azken finean, bi faktore horiek bat egin dute Fagorren kasuan, erabaki gaitz eta korapilatsuari –Brandt– krisia etorri zaio gainera.

Nazioarteratzea eta handitzearenak ez dira atzo gaueko zalantzak. 1999an LARRUNerako egindako mahainguruan zera zioen Jose Maria Ormaetxeak, Fagorreko fundatzaileetakoak: “Esperientzia kooperatiboaren distortsiorik handiena internazionalizaziotik etor liteke”. 2006an, halaber, halakoa jaurti zuen prentsan orduko MCCko lehendakari Jesus Cataniak: “Zalantzak ditut eredu kooperatiboa mantendu ahal izango den herrialde, kultura eta interes desberdinak dituzten ia 100.000 pertsonako korporazioan”.

Oraingoz bistan da baietz, eutsi dio, arrakastaz gainera, baina horrek guztiak prezio bat izango du eta, oraingoz, ordainetako bat FagorE-n gertatutakoa da.

PAROT DOKTRINA atzera bota dela da lerro hauek idazteko orduan Estrasburgotik iritsi den albistea. Sutan sareak, sutan hedabideak eta sutan Espainiako Gobernua, erabakiak epe laburrean 60tik gora preso askatzera behartzen dituelako. Eta ebazpenaren aurreko asteak nola joan diren ikusita, ez dago zalantzarik askatu egin beharko dituela. Noiz eta nola da ikusgai dagoena, baina ez beteko duenik. Ez du beste aukerarik.

“Dena da ETA” eta Parot doktrinak izan dira Espainiak ENAMen aurka sortu zituen tresna gogor eta antidemokratikoenak. Behin hauek deseginda, espero izatekoa da, bake prozesua ere beste abiada bat hartzeko gisan dagoela. Gaur egun handia da euskal gizartearen normalizazioaren bidean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude