Arturo eta Klementina

  • Adela Turia: Arturo eta klementina

    Pamiela, 2013

Arturo eta Klementina liburuaren azala.
Arturo eta Klementina liburuaren azala.
1976an plazaratu ziren lehen aldiz Arturo e Clementina, Milanen. Adela Turin idazle eta ikerlari feministak sortu eta Nella Bosniak ilustraturiko protagonista ezagunenak edo ezagunenetarikoak dira. Orain, ia 40 urte geroago, euskaraz ari zaizkigu bi dortoka ezagun horiek (baita Arrosa eta leuna laneko elefanteak ere), eta denborak aurrera egin badu ere, liburu horiek zoritxarrez ez dute gaurkotasunik galdu. Izan ere, Adela Turin eta Nella Bosniak “Neskatilen alde” izeneko bilduman plazaratu zituzten obra horiek eta beste batzuk ere. Gizarte matxistari kritika eginez, haurrentzako istorio aurrerakoiak eta iraultzaileak kritika feministaren ildotik sortuak; gizarte matxistaren aurrean, haurrentzako literatura matxistaren aurrean, alternatiba gisa aurkeztuak. 
 
Arturo eta Klementina liburuan, esaterako, dortoka bikote baten istorioa kontatzen zaigu. Ezkondu ondoren zoriontsu bizi diren dortokak, Arturo etxetik kanpo lanean, Klementina etxean, etxeko lanak egiten eta senarraren zain. Arazoak baina, Klementinak beste gauza batzuk egin nahi dituenean sortzen dira. Pintatu nahi duela, bidaiatu, musika jo… eta orduan Arturok behin eta berriro erakutsiko dio ez duela balio, ez dela gai gauza horiek egiteko, hobe duela etxean musika entzun, koadroak ikusi… Eta horrela, Klementinaren bizitza gero eta pisutsuagoa da, gero eta jasanezinagoa.
 
Modu sinplean, erraz uler daitekeen eta aldi berean animalien pertsonifikazioaren bidez distantzia ere gordetzen duen adibide hau dela eta, haurrek berehala bereganatuko dute liburuan ageri den mezua; gogoeta gizon eta emakumeen arteko rol banaketaz, emakumeen askatasunaz eta norberaren garapen beharraz… eta hori dena, dortoka biren istorio, antza, sinple eta labur honetan.
 
Liburuon helburu didaktikoa nabarmena da, alde horretatik; baina, era berean, istorioa kontatzeko era, narrazioaren erritmoa edota protagonisten karakterizazioa lortuak eta landuak dira. Bere ekintzen bidez joango gara Arturo ezagutzen, bere jarrera dela eta, Klementina. Eta, horrela, hasiera batean bikote zoriontsua, ameslaria, itxaropentsua zena, hautsitako bikote bilakatuko da orriak pasa ahala. Irakurlearen baitan aldaketa eta gertakarien inguruko gogoeta zabaltzen den neurri eta erritmo berean.
 
Ia 40 urte pasa dira Arturo eta Klementina plazaratu zirenetik, baina oraindik ere haien beharrean ginen. Poztekoa da, alde horretatik, haur literatura modernoan klasikoa zen obra hau euskaraz ere irakurtzeko parada izatea, eta eskertzekoa Fernando Reyk eginiko itzulpena. Iritsiko al gara ipuin soil moduan irakurtzera!

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude