argia.eus
INPRIMATU
Mexikon antzinako elikadura ohituretara itzuli nahian

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko urriaren 15
Mexikoko antzinako elikadura erakusten duen argazki bat
Mexikoko antzinako elikadura erakusten duen argazki bat

Elikadurarako eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) behin baino gehiagotan aholkatu du intsektuak kontsumitzea goseari aurre egiteko.

Ez dakigu aholku horren eraginez izan den, baina Mexikoko gero eta jatetxe gehiagotan ari dira intsektuak eta horien arrautzak eskaintzen menuetan.

Intsektuak, oso ugariak izateaz gain, proteina iturri bikaina dira. 100 gramoko behi-xerra batekin hartzen dugun proteina kopurua 50 gramo matxinsalto janez lortzen da. Beraz, gizentasunari aurre egiteko ere balio du intsektu janak.