Hizkuntza gutxituen komunitatetako ordezkariak Argian

Hizkuntza gutxituen komunitateetako kideak
Hizkuntza gutxituen komunitateetako kideak

Urriaren 11n, Garabide elkartearekin bisitan izan ziren Argiaren Lasarte-Oriako egoitzan kultura ugaritako kideak, hala nola kitxuak, nasak, kaqchikelak, nahuatlak, maiak, movidak, kurduak eta amazighak. Sarrera moduan Argiako esperientzia azaldu zieten Pello Zubiriak, Lander Arbelaitzek eta Estitxu Eizagirrek. Mahai bueltan bukatu zen bisitaldia, eta hizkuntza gutxituek paperean, webguneetan, sare sozialetan eta multimedian baliabide urriekin landu ditzaketen aukerez iritzi trukea egin zuten. Hafed Fates amazighak kontatutako ipuinak eta Marco León Siza kitxuak eginiko gogoetak jarri zuten amaiera. Harremana abiatuta, aurrerantzean bata bestearen lana elikatzeko pozez agurtu zuten elkar bisitariek eta etxekoek.

Hizkuntza gutxituetako kideak Garabide elkarteak gonbidatuta iritsi dira Euskal Herrira, kooperazio linguistiko-identitarioa helburu dutela.  Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua egiten ari dira Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Abenduaren 5a arte izango dira hemen. Iaz batik bat Hego Amerikako ordezkariak izan ziren. Aurten gonbidatu berriak ordezkari kurdua eta amazigha dira. Garabide elkarteak euskalgintzak hizkuntza eta identitate minorizatuen biziberritze, berreskurapen eta sendotze bideak indigena komunitateekin elkarbanatzea du helburu.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude