Van Goghek obra bat baino gehiago saldu zuen bizirik zela

'Mahasti gorria Arlesetik gertu' (1888) bizirik zela Van Goghek saldutako olio bakarra da, baina ez artelan bakarra, gutxienez beste hamalau obra saldu baitzituen hil baino lehen.
'Mahasti gorria Arlesetik gertu' (1888) bizirik zela Van Goghek saldutako olio bakarra da, baina ez artelan bakarra, gutxienez beste hamalau obra saldu baitzituen hil baino lehen.Pushkin Museoa
Vincent Van Goghek (1853-1890) artelan bakarra saldu zuen hil baino lehen. Mito ezaguna eta arrakastarik eza justifikatzeko aitzakia oso erabilia da, baina ez da guztiz zuzena.
 
Egia da Van Goghek olio bakarra saldu zuela bizi zen artean. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Mahasti gorria Arlesetik gertu (1888) koadroa saldu zion Anna Blog izeneko margolari belgikarrari, 400 liberaren truke.
 
Saldutako koadro bakarra hura izan arren, dakigunez, gutxienez beste hamalau lanen ordainetan dirua jaso zuen margolari holandarrak. Zehazki, artzain protestante batek bi marrazki erosi zizkion 1879an eta, hiru urte geroago, 1882an, lumaz egindako hamabi marrazki egin eta kobratu zituen, enkargu bat medio.
 
Hala ere, nahiz eta mitoa egia ez izan, badu zentzua, arte enkanteetan preziorik altuenak lortzen dituzten obren egilea miseria gorrian bizi eta hil baitzen.
 

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude