Marabilli, kultur eta festa lagunartean

Jaialdiaren kartela
Jaialdiaren kartela
Lagun giroan, pasioak eta kultur zaletasunak bultzatuta sorturiko jaialdiak interesgarria behar du derrigor. 2011n hil zen Aitzol Aramaio zine zuzendari ondarrutarra, eta haren omenez, herrikide eta betiko lagunek Marabilli sormen festibala antolatu zuten iaz lehen aldiz, Aitzolek zuen “artearekiko maitasuna, baikortasuna eta bizizaletasuna” islatzeko asmoa duen festibala. Bigarren edizioa izango du aurten jaialdiak, urriaren 10etik 13ra Ondarroan, eta Txokolate apur bat filmaren zuzendariari omenaldi ekitaldia egiteaz gain, kultur esparru ugaritako obrak eta sortzaileak biltzea lortu dute. Dantza izango da, arte erakusketak, kale antzerkia, argazkilaritza... eta bertan izango dira, besteak beste, Oier Lertxundi, Unai Iturriaga, Garazi Etxaburu, Ismael Iglesias, Bide Ertzean, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda edota Kiko Veneno.
 
Aramaio gogoan duen jaialdiak, nola ez, toki berezia egingo dio zazpigarren arteari. Zine zuzendariak, aktoreak eta kritikariak gerturatuko dira, sormenaz eta zinemaz solastatzera, hala nola Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Nagore Aranburu, Fernando León de Aranoa, Asier Altuna eta Koldo Almandoz. Bestetik, pantaila handian ikusi ahal izango ditugu gerrako haurrei buruzko Agur esatea dokumentala, Iñaki Otxoa de Olza mendizaleari buruzko Pura vida, eta euskal zinemagintzan aitzindari dugun Amalur (Fernando Larruquertek berak aurkeztua). Eta horiekin batera, #ResistOndarru, Zubi herria harrizko irria lanaren estreinaldia, eta oraindik zinema aretoetan dagoen Amaren eskuak.
 
Izenburu bereko liburuaren egile Karmele Jaio, pelikulan parte hartzen duen Loli Astoreka aktorea eta Mireia Gabilondo filmaren zuzendaria arduratuko dira Amaren eskuak aurkezteaz. Barrura begiratzeko leihoak obran istorio hunkigarria eta indartsua zuzendu ostean, Jaioren liburua egokitu du oraingoan Gabilondo bergararrak. Burua galtzen hasi dela-eta ama ospitalera eraman dutenean desegin da Nereak daraman bizimoduaren oreka hauskorra: bikote harremana, alaba, lana eta orain ama zaindu beharra gehiegi da pertsona bakarrarentzat. Hala abiatzen da Amaren eskuak. Beteta zegoen edalontziak gainezka egin ostean, bi baino ez dira aukerak: etsi edo aurrera indartsuago ekin. Kutsu melodramatikoa duen film gorabeheratsua izan arren, pelikulak gai interesgarriak jartzen ditu mahai gainean: zaintza (kasu honetan, ospitalean dagoen amarena), gehienetan emakumeen esku; familia eta lana uztartzeko borroka; eguneroko zurrunbiloan norbere burua aurkitzeko zailtasunak; edota familia barneko rol, harreman eta ardurak.
 
Aipatzekoa da aurten egin den euskarazko fikziozko film luze bakarra dela hau. Duela bi urte eskas, euskal zinemagintzaren oparotasunaz mintzo ginen Argian bertan, Arriya, Urte berri on, amona!, Bertsolari, Bi anai, Azken bidaia eta Gartxot aipagai. Krisiak krisi, esanguratsua da aurtengo lehortea, eta zer pentsatua ematen du.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude