Modeloen kontra

Amaren heriotzak libreago egin ninduen<br>Mari Luz Esteban<br>Pamiela, 2013
Amaren heriotzak libreago egin ninduen
Mari Luz Esteban
Pamiela, 2013

Kontatu digute hauskortasuna eta zaurgarritasuna tresnatzat darabiltzala Mari Luz Estebanek liburu honetan, maitasunaren eta askatasunaren arteko talkak zaizkiola interesatzen, odola hortik ateratzen zaigula dariola maiz. Eta egia da. Baina irakurlea liluratzen duena ez da sentimenduen mugak esploratzeko gaitasuna bakarrik, ezpada estiloa bera: neurritsua, orekatua, hunkigarria… eta gogorra da: “Baina/ aitor dut/ amaren heriotzak libreago egin ninduen/ berrasmatu ahal izateko ibilbide propioa/ besterik ote bizitza?/ saminaren saminenean/ oi paradoxen barne-indarra!/ bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea/ oparitu zidan”. Liburua irakurri behar da osorik hitzok gordetzen duten maitasun eta koherentzia ulertzeko.

Emakume ahots ederrarekin kontraesanak bere gain hartu ditu idazleak, eta poesiaren zelaietara eroanez astindu ditu, gogoratu ditu, madarikatu ditu. Bizizalea da gehien-gehienean liburua, baina gorputzari eta bizitza ospatzeari besteko tartea egiten zaio kontzientzia kritikoari. Finean emakumearen irudi tradizionalari kontra egiten dio, desafiatu egiten du normala dena. Ahaztu beraz besteen arabera baino bizi ez den emakumea, ahaztu bere kabuz eta beretzat ezer egin ez dezakeena. Emakume helduaren ahots dardarati sendoa entzun gura baduzu hipokrisiaren erdian, eta berdintasun formalaren paradisu barrotedunetik atera nahi baduzu, hau zuretzako moduko liburua da. Oier Guillanek aldizkari honetan bertan esan zuen ederto eztabaidak agerian jartzen dituen liburua dela, “batzuoi ezohikoak zaizkigun moduak” azaleratzen dituena. Analisi literario burutsuekin baino, hobe da bihotzarekin hurreratzea idazlearen jardunera, bizitzaren beraren kontakizun idealizatu honetara.

Bere horretan da plazera Amaren heriotzak libreago egin ninduen irakurtzea. Eternitatea une batean kondentsatua dator batzuetan. Beste batzuetan denbora pasatzen da astiro, eta atzera begiratzean konturatzen gara hegaz egin duela, inozentzia deseginez: “Han izan naiz Domu Santu bezperan,/ hiru urte nitueneko paradisu albo-alboan”. Hizkuntza lau eta narratiboa darabil Mari Luz Estebanek, baina irakurlea gustura ibiliko dela deritzot halako giro etereo bat ere sortzen duelako, zetazko oihal eta berba arinena, sinbolismoz beteriko adibideetan: “Agian arrazoi zuen adiskide hark/ neu eta neure gertukoen artean/ ehundu dudan errezel mehe-ikusezinaz/ hitz egiten didanean”. Terriblea baita titulua, ederra eta leuna ostera kantua.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude