Kritika eta publikoa bat etortzen direnean

'Like father, like son' filmeko aita-semeak.
'Like father, like son' filmeko aita-semeak.

Kritika eta publikoa bat etortzen direnean, pelikula batek ikusleen txaloak eta kritikarien laudorioak jasotzen dituenean, aintzat hartu beharreko obraren aurrean gauden seinale. Horren adibide dugu Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarraren Soshite chichi ni naru/ Like father, like son filma. Epaimahaiaren saria lortu zuen Cannesen, eta publikoak kalifikazio altuena eman dio Donostiako Zinemaldian. Izan ere, familia ereduak, seme-alabekiko harremanak eta gurasoen rola jomugan jartzen dituen galderaz eta gogoetaz betetako istorio bikaina da Kore-edarena.

Oro har, lan oso interesgarriak ikusi ahal izan ditugu aurten Zabaltegi Perlak sailean. Esaterako, Kaze tachinu/The wind rises lana, Hayao Miyazaki animaziogile japoniarraren eskutik. Chichiro edo Totoro bezalako pertsonaien aitak hegazkinei buruzko istorio errealista bati heldu dio oraingoan, ohiko erritmo pausatu, estetika zaindu eta irudi ederren bidez. Gloria txiletarrak, helduaroan bizitzaz gozatzen jarraitu nahi duen pertsonalitate indartsu eta intentsuko emakume baten erretratu gazi-gozoa oparitu digu; transgresioa eta probokazioa sotila, delikatua eta ederra izan daitekeela erakutsi digu Beste Begiradak Saria jaso duen Jeune et Jolie frantziarrak (François Ozonek zuzendua); eta suspentsea mantentzen duen thriller trebe bat dilema moral eta etikoak planteatzen dituen drama garratz batekin naturaltasunez uztartzeko gai izan da Prisoners estatubatuarra.

Euskal Zinemaren Saria Asier ETA biok dokumentalarentzat izan da, Asier Aranguren ETAko preso ohiaren eta Aitor Merino aktore eta zuzendariaren arteko laguntasunaz. Lan ausarta da, azkura eragiten duten orbainetan sartzen duelako hatza, eta bi protagonistak zintzoki mintzo direlako kamera aurrean, gai ugariren gordintasun, gogortasun eta konplexutasuna saihestu gabe.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude