Rock and roll basatia

  • ZAkillers::Hyena

    autoekoizpena

ZaKillers! Berako taldea SextySexers-en “anaia txikia” modukoa da, taldekideen beraien hitzetan: “Anaia bihurri eta kaskagogorra, ZaKillers! ganberrismoa da, ganberrismo ilustratua”.

Hala da, bai. Izan ere, SextySexers taldeko Julen Irazokik (gitarra), Xiker Salaberriak (baxua) eta Mikel Larratxek (ahotsa) Inaxio Agara bateria jolearekin –SextySexers taldeko sortzaile eta kide izana– martxan jarri duten taldea da ZaKillers!.

“Hasieran gure asmoa rock adarjotzaile moduko bat egitea zen, oso erritmikoa, hasierako Danko Jones-en estilokoa, baina pixkanaka-pixkanaka kantuek gordintasuna eta abiadura eskatzen zuten, Poison Idea eta Misfits taldeen erara. SextySexersen azken joeratik aldendu nahi genuen, hainbat giro iradokitzen zituzten kantu luzeak egiten baikenituen, baita psikodelikoak ere. ZaKillers! makarrarena egiteko aitzakia da: kantu laburrak, apaindurarik gabe, eta zuzenak”.

Mikel Larratxeren hitzak dira horiek, eta hark esaten duen horixe egiten dute: rock and roll basatia, punk-rock and rolla, rock bizia eta makarra. Doinu gordinak, indartsuak, azkarrak eta zuzenak jotzen dituzte, gehiegizko apaingarririk gabe.

Zazpi kantu bildu dituzte beren lehen diskora, eta kantu horietan azpimarragarria da Mikel abeslari eta frontmanaren nortasun handia, eta gainerako taldekideen trebezia haien musika tresnak jotzeko garaian.

ZaKillers! taldekoek 2011 eta 2012 urteetan landu eta ondu zituzten kantuak Berako Aduanan, eta aurtengo apirilean kaleratu dute beren lehen lana. Iñigo Irazokik grabazioa eta nahasketak Sorotan Babies taldearen lokalean, Saran, egin ditu, eta Jonan Ordorikak masterizazioa, Azkarateko Mamia Mastering estudioan. Zenbait kantutan Joseba B. Lenoir aritu da produktore lanak egiten, eta taldekideek Iñigo Irazokiren laguntza izan dute diskoa erregistratzerako garaian.

Halaber, grabazio saioetan, Joseba B. Lenoir bera gitarra jole kosmikoa izan da, eta Cleve/TheCapaces, berriz, gitarra hiltzailea.

Ekoizpen lana ongi egina dago. Kantuak ozen entzuten dira. Soinua zuzena eta zehatza da. Kantuen erritmora, burua eta zangoak berehala mugitzen hasten zaizkigu. Bolumena igota, kantuen indarraz eta bizitasunaz gozatzen dugu.

Aurkezpena eta diseinu lana ere aipagarriak dira, edukia ilustratzeko ezin egokiagoa baita.

Jendaurreko emanaldi batean ikusteko moduko taldea da ZaKillers!. Beren saioak ikaragarriak izango dira. Hasi besterik ez dira egin, baina, dudarik gabe, zeresana emango duen taldea izango da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude