Laurent Bégueri Azia elkarteko presidentea da. Haren esanetan, Zuberoako gazteek euskara ulertzen dute eta etxean erabiltzen dute, baina kanpoan gutxi hitz egiten dute.
Ahalegin horretan elkar hartu dute Azia elkarteak eta Aldudarrak Bideo kooperatibak. Euskararen erabilera bultzatzeko Mihia Pitz telebista saioa abiarazi dute. Joan den ostiralean (irailak 20) ziren lehenengo atala grabatzekoak. Talde arteko jokoak ditu oinarri saioak eta estreinaldian Urdiñarbeko, Barkoxeko, Gamere-Zihigako eta Hokiko (Sohutako auzoa) gazte talde bana bildu zen Urdiñarben. Lau jokotan hartu zuten parte: dantza, mimoa, hitz jolasa eta Zuberoako kantuekin karaokea. Ikusleek berebiziko garrantzia dute saio berri horretan, haien txalo zaparraden arabera aukeratuko baitira talde txapeldunak. Euskara ulertzen ez duten ikusleentzat itzulpen zerbitzua egongo da eta aurkezlearen eta lehiakideen hitzak ulertu ahal izango dituzte.
Saioak Kanalduden, Azia elkartearen webgunean eta TVPIn emitituko dituzte.