Hartzaren atzetik eta aurretik

  • Michael Rosen ::Hartza ehizatzera goaz

    (Itzultzailea: Manu Loez Gaseni

    Pamiela-Kalandraka, 2013
Liburu honen azalak berak irakurlearen arreta erakartzen du: Hartza ehizatzera goaz; alegia, hartz bat harrapatu behar dugu! Eta azal biak (aurreko eta atzeko azalak) hartzen dituen irudian, aita seme-alabekin eta txakurrarekin ageri da, pozik, jolasean, zelai batean saltoka. Hartza ehizatzera goaz eta ez gara beldur, jolastera goaz, ikusiko duzue, hartz bat harrapatuko dugu!
  
Michael Rosenek haur abesti ezaguna moldatu eta liburu hau idatzi zuen, eta Helen Oxenburyk, kontakizunaren tonua eta estiloarekin bat eginez, ilustrazioak egin zitun. Hauetan, irudietan, kolorezkoak eta zuri-beltzekoak tartekatzen direla ikusiko dugu; eta koloreen aukeraketa ere liburuaren erritmoarekin erlazionaturik dugu: eragozpen, zailtasun, traba bat agertzen denean mugimendu eza edo geldoa ikusiko dugu, irudia zuri-beltzean… zailtasun horren irtenbidea berriz, hurrengo orrian ageriko zaigu koloretan, familiako kideak aurrera egiten, hartza harrapatze bidean. Jolas horrek, eragozpenak gainditzea, hartzaren kobazulora iritsi arte irauten du, iritsi artekoa dugu; han “ZER DA HORI?” galderaren ondotik egoera guztiz bestelakoa bilakatzen delako. “Sudur heze distiratsu bat! Belarri handi iletsu bat! Begi handi harritu bi! HARTZA DA HORI!!!”, eta ordura arte jolasa zena ihesaldi lasterra bihurtzen da eta bat-batean sei eszena ageriko zaizkigu kobazulotik irteten, elur-ekaitzean korrika, basoan barrena… eta hurrengo orrietan lau eszena, etxean sartzen, etxe barruan ezkutatzen; azken bi orriak hartzen dituen irudi bakarrarekin amaitzeko. Hots, irudien bidez gertakarien erritmo bizi eta egoeraren larritasuna islatu nahi eta ederki lortu delarik.
  
Albumean zehar egitura errepikakorra ageri zaigula aipatu dugu irudien estiloaz hitz egitean, eta horixe da hain zuzen irakurlea harrapatzeko modu sinple eta lortua. Familia irribarretsua paseora atera da txakurrarekin, “Hartza ehizatzera goaz. Hartz bat harrapatzeko irrikaz. Hau egun ederra! Ez goaz ikaraz.”, eta ibilaldi horretan belar altuarekin, ibai hotz sakonarekin, lokatz trinko hezearekin eta abarrekin egingo dute topo; baina eragozpen bakoitzari irtenbidea bilatu eta aurrera egingo dute zizti-zazta belardian, plisti-plasta uretan, zirrun-zarrun lokatzetan… eta tipi-tapa kobazulo barruan. Baina hartzarekin topo egitean atzekoz aurrera egin beharko dute tipi-tapatik zisti-zastara, kobazulotik belardira, eta belarditik etxera.
  
Etxean, baina “O, ez! Atea ixtea ahaztu zaigu” esatean agertzen zaigu albumeko unerik larrienetarikoa, hartza etxerantz datorrela, atea zabalik eta eskaileretatik behera atea azken unean ixten dutelarik.
  
Hartza ehizatzera goaz gozatzeko liburua da, une lasaien ondoren, familiarekin zelai, ibai, baso eta mendietan zehar ibili eta gero, kobazuloko larritasunaz ikaratzeko eta amaiera xelebrearen kausaz irribarrea gureganatzeko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude