Orain erreferendumaren talka, gero plebiszitua

Kataluniako plebiszituarena ez da berria, iazko Diadako manifestazioa eta gero, berehala atera zen ideia. Erreferenduma debekatzearen aurkako antidotoa da. Katalunian gertatuko dena 2014an edo 2015ean. Berria, 2016rako Artur Mas presidenteak proposatutako plebiszitu data zen, eta horrek asaldatu zuen independentismoa.

Mariano Rajoyk Masi emandako erantzuna ikusita, orain erreferendumaren lehen talka nola ematen den eta plebiszitua noiz egiten den dago ikusgai. Madrilgo gobernuaren erantzuna ez da zitekeen gogorrena izan, ateak ixten dizkio erreferendumari, baina azenarioa eskaintzen die CiU eta Masi. Izango da denborarik jarrera gogorragoetarako. Baina talka badator, eta bakoitza bere lubakia era guztietako argudioz metatzen ari da, erakutsi behar baita norberak ahal duen guztia egiten duela irtenbidea mendebaleko demokrazia batean izan daitekeenera moldatzeko.

Rajoyk egin du bere apustua, baina gaitza da irudikatzea itun fiskaletik harago abiatzen. Eustea da kontua, Espainiaren legalitatea Kataluniako herritarren borondatearen gainetik dagoela erakustea. Eta bitartean, Espainian adostasuna lortzera PSOErekin. EBk eskatuta, aurrekontuen defizit muga gauetik egunera josi bazuten Konstituzioan, bilatuko dute formularik Kataluniako erronkari eusteko.

Berdin ezingo dute jarraitu, Kataluniako independentismoa elikatzeaz gain, Europan ere ez luke itxura txukunik emango. Eskaini beharreko itun fiskala eta eredu federala nolakoak izan daitezkeen lotu behar, bitartean beldurraren mehatxua jorratuz, batez ere ekonomiarekin eta EBtik kanpo geratzearekin. Baina ez da nahikoa izango, eta mehatxu gogorragoak ere izango dira: Estatutua bertan behera uztea; Masekiko eta beste buruzagi batzuekiko mehatxu juridikoak; eta Espainiaz arituta, nola ez, indarra eta armadaren mehatxua ere bai. Balkanetako etengabeko aipamenak hor kokatzen dira. Eta Espainiako eskuin muturraren jarduera ere bai.

ETA MAS ZER? Mas iazko Diadatik dabil estu, independentismoaren olatuak bete-betean harrapatu zuen eta harrez gero berau nola-hala surfeatzen ari da. Javier Pérez Royok, adibidez, argi du, iazko Kataluniako hauteskunde autonomikoak plebizitarioak izan ziren eta Masek galdu egin zuen: “Inork ezin du gainditu plebiszitu hauteskunde batzuetan emandako ezeztatzea, hau behin-betikoa eta atzeraezina da” (El País, 2013-09-06).

Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendariak estu ikusten du Mas, baina Pérez Royok baino garrantzi handiagoa ematen dio, prozesu honetan bera ere giltzarritzat joz. “Irudi sendoa du (...) Eta herriaren zati handi batek, baita bozkatzen ez duen zatiak ere, onartzen du bera gabe honek guztiak ez zuela aurrera egingo”.

Zalantzaren indarra, alabaina, handia da, eta independentismoak burmuinean iltzatua du Jose Luís Rodríguez Zapaterorekin Estatutuaren kasuan 2006an egindako atzerakada hura.

Eta zer aukerak ditu Generalitateak? Oraingoz indarra metatzen jarraitzea eta 2014an erreferenduma deitzea, gobernu akordioak dioen legez. Hurrengo Diadaren ondorengoa ez litzateke data txarra. Espainiak ukatu egingo dio eta orduan bai, plebiszitu hauteskundeak deituko lirateke 2014ko neguan bertan edo 2015eko lehen sei hilekoan. Hori da AMIko (Independentziaren aldeko Udalerriak) lehendakari Josep Maria Vila d’Abascalek uste duena: “2015eko maiatzeko udal hauteskundeak balia daitezke plebiszitua egiteko”.

Emaitzen araberakoak izango dira ondorengo urratsak, Espainiako jarreraren arabera, independentzia aldarrikapeneraino ere joan daitekeena. Baina hori azkarregi joatea da, eszenatokiak hainbat dira, eta berauek nola irekiko diren aurreikustea ezinezkoa baita une honetan. Zalantzarik ez dago ordea, Kataluniako independentismoak gora darrai eta bere gehiengoa adierazteko aterabidea ere topatuko du era batera edo bestera.

Edozein modutan, Mas eta CiUren ibilbideak ezagututa, ezin da baztertu honek bidea geldoago egin nahi izatea eta horretarako PSCrekin erabaki eskubidea ezagutuko lukeen akordioren bat lortzea. Masek hurrengo hauteskundeetan danbatekoa hartuko balu, CiUren aukera egiazkoa litzateke hau. Independentismoak duen indarragatik, hipotesi ahulena litzateke, baina bakoitzaren lorratzari begiratuta, baztertu ezinez- koa ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude