Uda honetan zabaldu du Eusko Jaurlaritzak: autonomia erkidegoko basoek 65 milioi tona karbono dioxido bilduak dituzte bere baitan. Azken hamabost urteetan bertako industriak eta garraioak isuritakoaren baliokidea da. Erkidegoaren %55 inguru basoa da: baso natural eta artifizial, txara... Espezieka, karbono saldo handiena pinudietan dago, baina hariztiek eta pagadiek hektareako kopuru handiagoari eusten diote.