argia.eus
INPRIMATU
Skypek hamar urte bete ditu

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko irailaren 12a

2003ko abuztuan Niklas Zennstrom suediarrak eta Janus Fris daniarrak ordenagailutik ordenagailura elkarrizketak transmititzea lortu zuten. Horrela jaio zen Skype. Une honetan 300 milioi pertsonak erabiltzen du egunero zerbitzu hori, eta guztira 2.000 milioi minutu, 38 mende, transmititzen dira eguneroko elkarrizketetan.

Azken hamar urteotan, Skype enpresa eskuz esku ibili da; 2005. urtean eBayk 2.600 milioi dolar ordaindu zuen bereganatzeko, eta 2011n Microsoftek erosi zuen, 8.500 milioi dolarren truke. Aurten, ekaina bitartean 848 milioi dolarreko irabaziak eman ditu, aurreko urtekoaren bikoitza. Skype hitza bera ingelesezko hiztegian sartu dute, bere garaian Google eta Xerox bezala.

Enpresa teknologikoak agertu eta desagertu egiten diren garai honetan Skypek egonkortzea lortu du. Eskaintzen duen zerbitzuak, doakoa izateaz gain, urrutikoen arteko loturak errazten dituenez, lerro hauetatik ere zorionak eman nahi dizkiogu.