Finantza oligopolioa helburu

Espainiako Estatuko finantza sektorearen berregituraketa prozesuak aurreikusitako gidoia jarraitu du eta Santander, BBVA eta Caixabank erakundeen inguruko finantza oligopolioa indartu egin da. Gainera, egoera oligopolistiko hau are gehiago puztuko da Nova Caixa Galicia eta Catalunya Banc enkantean jarriko baitira laster batean. Kutxabankek ez bezala Sabadell eta Popular finantza erakundeek prozesu honetatik ere onurak atera dituzten arren, etekin garrantzitsuena aipatu hiru erakundeek atera dute.   

Finantza berregituraketa gauzatzeko argudio ofizialak lurperatu ditu errealitate ekonomikoak eta arrazoi ezkutuak begi bistan geratu dira. Prozesua beharrezkoa omen zen finantza sektorea garbitzeko eta zutarri indartsuen gainean biziberritu eta bideragarri egiteko. Esan ziguten hau zela ekonomia produktiboak kredituak berreskuratzeko giltza. Europar Batasuneko erreskatea finantza sektoreari bideratutako kreditu lerro baten gisa aurkeztu zuen Madrilgo Gobernuak, diru publikoan eraginik ez omen zuen izango, dirua sektoreko erakundeek beraiek itzuliko zutelakoan.

Uda garaian FROBek (Espainiak finantza berregituraketarako sortutako erakundeak) onartu du banketxeei bideratutako diru bolumen ia osoa (36.000 milioi euro) galdutzat ematen duela. Gainera, finantza erakunde kutsatuen galerak handitu egingo direla aurreikusten du instituzio honek eta, beraz, diru publiko gehiago erabiliko da banketxe hauen zuloak estaltzeko eta ondoren banketxe handiak kosturik gabe hauek irentsi ditzaten beren botere oligopolikoa handituta. Gizarte osoak galdu egin du gutxi batzuk onura jasotzeko: finantza zuloa estaltzeko erabiltzen ari den diru bolumena gizarte murrizketen tamainakoa da. Areago, berregituraketak ez du bere helburua bete, izan ere, bi urte beranduago herritarrentzako zein enpresentzako kreditu lerroak trabatuta jarraitzen du.

Finantza merkatuaren egitura oligopolistikoa elite politiko eta ekonomikoaren helburu bakarra dela erakusten dute horren alde ezarri berri diren neurriek. Esaterako arazoak dituzten erakundeak zero kostuan erosten dituzte banketxe erraldoiek lehengoen saneamendurako FROBek inbertitutako dirua ez baitute itzuli orain arte. Gainera, batzuetan laguntzak ere jasotzen dituzte erosketa gauzatzeko garaian, hala nola Babes Aktiboen Eskemen kasuan zeinetan etorkizuneko galerak ordaintzeko konpromisoa ez duen erosleak hartzen baizik eta altxor publikoak. Hau da CAM erakundearen erosketan Sabadellek  eta Banco de Valenciaren erosketan Caixabankek erabili duten tresna.

Artean kreditua izoztuta daukate finantza erakundeek, beren aurtengo irabaziak %35 igo dituzten arren. Aitzakia jarduera ekonomikoa geldirik dagoela da, baina jakina da negozio ildo ziurragoa eta errentagarriagoa dutena: Europako Banku Zentraletik %1ean maileguz eskatu eta Espainiako zein beste EBko hegoaldeko herrialdeetako zorra erosten dute horren trukean %5-7 inguruko interes garaia eskuratuta. Estatuen bizkar banketxeek negozio borobila egiten dute Europako Banku Zentralaren arautegiak horretara behartuta. Ezin dugu ahaztu, gaur egun Espainiako Estatuko zorraren interesen ordainketa gure zergekin ordaintzen dugun aurrekontuko lerro nagusiena dela. Bistan da, finantza oligopolioa indartzearen kalte-ordaina soldatapeko edo errenta xumeko herritarrok gauzatzen duguna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude