argia.eus
INPRIMATU
Azken hitza
Miel Anjel Elustondo 0000ko ren 00a

“Arantzazun, emakume batek ikusten ninduen beti eta, ‘arratsalde on!’, eta ‘arratsalde on!’, beste barik. Ez nekien bera zein zen, eta berak ere ez neu. Egun batean, berak: ‘Emakume hau zein ote da, bada. Ikusten zaitut beti kartapazioa, liburua, koadernoa edo zer edo zer hartuta! Gustura jakingo nuke zein zaren, andereño, maistra edo dena delakoa’. Nik: ‘Horietarikoa ezelakoa ere ez ni’, eta han non ateratzen zaidan: ‘Ni naiz Euskadiko poetarik gazteenaren ama!’. Harritu egin nintzen esanaz. Halako fardamentua! Ez naiz halakoa-eta. Eta berak diost salada-salada: ‘Hara hor! Bada ni naiz Euskadiko poetarik zaharrenetarikoaren ama!’. Xabier Leteren ama izan! Eta gure besarkada!”.