argia.eus
INPRIMATU
Igeldoko erreferendumari jarriak

Imanol Lizarazu 2013ko irailaren 05a

Urtetako helburu
da askatasuna
herri izan nahiean
daramakiguna.
Geuk eduki nahi dugu
erantzunkizuna
hargatik egin nahi da
erreferenduma
ea ulertzen duten
herriak nahi duna.

Burujabetza ez da
inorentzat kalte
aldegingo dugunan
beldur al diraute?
Ez dugu Donostia
izan nahi aparte
baizik izan nahi dugu
Gipuzkoan parte
ta hori errespetatu
beharra daukate.

Gure hitzik ez dute
onetsi sekula
ipiniaz aitzaki
zerrenda mardula.
Badakite arrazoi
asko daukagula.
Pentsa Igeldok bide
dexente ditula
eta seguru gaude
lortuko dugula.