Pobrezia-tasa gora doan arren, aberatsak inoiz baino aberatsago

  • Pobreziak gora egiten duen bitartean, aberatsak gero eta aberatsagoak dira Frantzian. Desberdintasun sozialen areagotzea agerian utzi duen txostena argitaratu du Gobernuak.

Frantziako auzo marginaletan kontzentratzen dira pobrezia egoeran dauden gehienak, etorkinak nagusiki. Irudian, Hollande Paris kanpoaldeko Drancy 
komunara egindako bisitan (Argazkia: www.audrey-linkenheld.fr).
Frantziako auzo marginaletan kontzentratzen dira pobrezia egoeran dauden gehienak, etorkinak nagusiki. Irudian, Hollande Paris kanpoaldeko Drancy komunara egindako bisitan (Argazkia: www.audrey-linkenheld.fr).

Frantziako Estatuak inoizko ekoizpen altuena izan du aurten, 1,9 biloi eurokoa. Haatik, 8,6 miloi frantziar bizi dira txirotasun egoeran, hau da, biztanleen %14; Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ez da inoiz horrenbesteko pobreziarik izan.

Haur, gazte eta etorkinak kaltetuenak

Adinari dagokionez, haur eta gazteak dira nagusiki egoera ekonomiko larrian daudenak. François Hollanden Gobernuak aitortu duenez, “gero eta gazte gehiagok, pobrezia dute behin-betiko etorkizun”. Adin txikikoen %19,6 txirotasun egoeran bizi da; gazteen artean ostera, %21,9. Hezkuntzak ere areagotu egiten du pobreziarako joera: urtero 130.000 gaztek uzten dituzte ikasketak bigarren hezkuntza amaitu aurretik.

Txostenak nabarmentzen duenez, etorkinak dira diru falta gehien nozitzen dutenak, %40ak hain zuzen. Lana izateak ere ez du oparotasuna ziurtatzen, biztanleria aktiboaren %6,2 txiroa baita. 75 urtetik gorako emakumeen %14,1 ere egoera ekonomiko kaskarrean dago.

Aberatsenek krisirik ez

Biztanleen pobrezia-tasa gorantz doan arren, aberatsenak ez dira inoiz horren dirudun izan. Salim Lamrani Pariseko Descartes Unibertsitateko irakaslearen arabera, diru gehien duten 500 frantziarren aberastasuna 330.000 miloi eurokoa da aurten, pasa den urtean baino %25 handiagoa. Guztira Frantziako kapitalaren %10 dago haien esku. Dirudun horien artean, 1.000 miloi euro baino gehiago dituzten 55 pertsona daude, iaz baino 10 gehiago.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude