Ondare historikoa berpiztuz

  • Bi astean behin, arlo ugaritako auzolan esperientziak ekarriko ditugu Argiako orrialdetara, Martin Vicioso eta Lide Hernando kazetarien eskutik. Burdina taldearekin abiatu dugu saila; Andoaingo eta Leitzarango bailarako ondare historikoa auzolanean berreskuratzeaz arduratzen den taldea. Besteak beste, sastraka eta zuhaitz artean ezkutuan ziren burdinolak, karobiak eta harraskak berriztatu dituzte.

Duela hamar urte elkartu ziren lehen aldiz Burdina taldeko kideak. Leitzarango bailaran, Andoain eta Elduaien artean ostendutako ondare baliotsua dagoela konturatu ziren.
Duela hamar urte elkartu ziren lehen aldiz Burdina taldeko kideak. Leitzarango bailaran, Andoain eta Elduaien artean ostendutako ondare baliotsua dagoela konturatu ziren.

Duela hamar urte elkartu ziren lehen aldiz Burdina taldeko kideak. Leitzarango bailaran, Andoain eta Elduaien artean ostendutako ondare baliotsua dagoela konturatu ziren. Inguruko artzain eta baserritarren laguntzarekin garai bateko karobi, aska eta bestelakoak kokatu eta berreskuratze lanak hasi zituzten. Egun, 80 lagun baino gehiago dira taldean.

Burdinako bultzatzaileetako bat izan den Xabier Arrutik hiru fase bereizi ditu euren lanean. Lehenik eta behin, landa-lana egiten dute: mendira joaten dira berreskuratu beharreko gune gehiagoren bila. Horretarako, inguruan bizi eta lan egiten duten pertsonengana jotzen dute, sastraka artean ezkutatutako harriak non dauden jakiteko. Ondoren, eremua garbitzen dute, karobi eta aska gehienak ehun urte baino gehiagoz gordean egon baitira. Hau da, sakon induskatu behar da haietara iristeko. Bertan dagoena agerian utzita, egoera aztertzearen beharra azpimarratu du Arrutik. Horren arabera, egingo den berreskuratze lana zehazten da. Batzuetan herritarren auzolana ez da nahikoa izaten eta arotzak berreraiki behar izaten du. Kasu horietan, diru-laguntzak adostu behar izaten dituzte.

Lan handia dute egiteko. Izan ere, ingurua oso aberatsa zen burdingintzarako, baliabide naturalak direla eta (harria eta errekako ura). Hala ere, ez dira maiztasun finkoarekin aritzen. Lanaren arabera data zehazten dute, eta ahal dutenak azaltzen dira. Gutxienez hamar-hamabost pertsona aritzen dira auzolanean. Adin eta lanbide askotako herritarrek parte hartzen dute, gehienak andoaindarrak, baina baita inguruko herritakoak ere. Ahoz ahoko estrategiari eta herrian egiten dituzten batzarrei esker lortu dute taldea zabaltzea.  Dena den, nabarmendu dute oraindik ere askori kosta egiten zaiola halako ekimenetan parte hartzea.

Finantzazioa beharrezko

Taldea ekonomikoki baldintzatuta dago. Andoaingo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker ordaintzen dituzte tresneria, autoen mantenua, arotz lana eta kideen lan-aseguruak. Beste herri batzuetan ere lan egiteko eskatu diete, baina kostuei aurre egin ahal izateko bertako erakundeen laguntza beharko lukete. Horregatik, gehienbat Andoainen eta Leitzarango bailaran aritu dira orain arte.
    Burdina taldekoek argi dute ondare historikoa mantentzearen garrantzia. Arbasoen ohiturak eta bizimoduak ulertzen laguntzen du. Arrutik adibide argigarria jarri du: berreskuratzen dituzten karobi, harraska eta burdinola asko modu berean eraiki ziren, auzolanean. Historiak irakasten du elkarlanari esker eguneroko beharrak ase daitezkeela, eta gaur egun ere balio horiek berreskuratzea posible dela.


ASTEKARIA
2013ko irailaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude