Kapitalismoak ez du atsedenik hartzen

Langile klasearen gehiengoak eta herritarrek oro har, udako oporraldiez ahal izan duten neurrian gozatu duten bitartean, kapitalismoak atsedenik hartu gabe egin du lan. Etekinak pilatzen segitzeko erasoaldian neurri berriak diseinatzen aritu da. Orain, oporretatik bueltan, langileek eta herri sektoreek ondorioak jasango dituzte. Hala, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), munduko kapitalismoaren zerbitzura dagoen erakunde nagusienetakoak, Espainiako Gobernuari eskatu dio soldatak %10 jaitsi ditzala. Era berean, murrizketa gehiago exijitu du laguntza sozialetan, BEZa igotzea ere bai, baita pentsioak gehiago jaistea ere. Eta, zinikoak, ez dute lotsarik esateko neurri horien helburua “ekonomia eta enplegua sustatzea” dela. Aitzitik, Cristine Lagardek gidatzen duen erakunde ultrakapitalistak egindako aurreikuspenek diote 2018 arte langabezia ez dela %26tik jaitsiko. Aldaketa horiek lortzeko sindikatu eta enpresarien arteko adostasuna behar dela dio NDFk.

Europar Batzordeak estrategia hori babestu du. Espainiako patronal handiak ere, CEOEk –euskal patronalak barne–, horren alde egin du. Espainiako Gobernuak lan arloko legedian aldaketak iragarri ditu, soldatetan eta lanaldietan malgutasun gehiago lortzeko. Iruñeko eta Gasteizko gobernuek, praktikan, Madrilen diseinaturiko estrategia onartu izan dute. Madrildik murrizketa gehiago egiteko asmoa dute,  eta Espainiako Ministroen Kontseiluak berriz oporretara joan aurreko bilkuran onartu zuen egunero 2,4 milioi euro gastatzea armak erosteko. Hegazkinak, helikopteroak, gudaontziak eta gerrarako gurdiak erosi nahi zituen.

Orain, sindikatuen, langileen eta herri sektoreen ordua iritsi da. Ekintza bateratuen bidez, langileen eta herritarren kontraeraso antikapitalista diseinatu behar da, berezkoak ditugun eskubideak aintzat hartuz, gure soldatak, laguntza sozialak eta enplegua errespetatzea exijitzeko.


ASTEKARIA
2013ko irailaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


2024-04-21 | Iñaki Barcena
Mecaner ez itxi!

Euskal autogintzaren industrian gertatzen ari den adibide esanguratsu batekin natorkizue. Duela urte erditik (2023-09-01), Mecaner Urdulizko (Uribe Kosta) autogintzako trokelgintza enpresako 148 langile euren lanpostuak galtzeko zorian daude. Enpresa bideragarria da eta... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude