Etxeak sakabanatzea harresi sozialak eraikitzea da

  • Lanpostua hiriaren beste puntan da, ez daukazu autorik, garraio publikoa ez da iristen edo denbora gehiegi kostatzen zaio. Beraz, ezin duzu han lanik egin. Zorte txarra? Ala hiria dago planifikatua hori gerta dadin? AEBetako ikerketa batek dio hirigintza barreiatuak uste baino eragin sozial handiagoa daukala.

Honelako auzuneak maiz ikusi ditugu AEBetako filmetan. Pentsatzen al dugu hirigintza sakabanatuaren kalte sozialetan?
Honelako auzuneak maiz ikusi ditugu AEBetako filmetan. Pentsatzen al dugu hirigintza sakabanatuaren kalte sozialetan?Mark Strozier.

Egitura konpaktua daukaten hirietan mugikortasun sozial handiagoa dago hiri sakabanatuetan baino Equality of Opportunity Projectek AEBetan egindako ikerketa baten arabera. Bildutako datuek erakutsi dute San Frantzisko, New York eta Boston bezalako egitura trinkoko hirietan errazago gertatzen direla maila sozialen arteko mugimenduak. Aldiz Detroit, Memphis edo Atlantan, hiri sakabanatuagoak, zailagoa da baldintza sozioekonomiko hobeak lortzea inguru txiroetan jaio direnentzat.

Paul Krugman 2008ko Ekonomia Nobel sariak The New York Timesen argitaratutako artikulu batean aipatu du ikerketa hori (Stranded by sprawl, euskaraz, Hedapenak bazterrean utziak). Atlantari buruz ari dela, zera dio: “Hiria sakabanatuegia egon liteke eta horrenbestez, okerreko auzuneetan bizi diren pertsonentzat lan-aukeretara iristea ezinezkoa da, literalki”.

Autoarentzat pentsatutako hiriak

Baina iritsi ezin horrek hiriaren luze zabalean mugitzeko zailtasunak dituztenei eragiten die, ez autoa eta gasolina ordain ditzaketenei.

Blanca Mugyenyik eta Yves Egnlerrek Stop signs: cars and capitalism on the road to economic, social and ecological decay liburuan (Stop seinaleak: autoak eta kapitalismoa gainbehera ekonomiko, sozial eta ekologikoan) iradokitzen dute automobila erabiltzeak ere asko eragiten duela mailaketa sozial hori gogortzen.

Lotura estua du lau gurpileko garraio pribatuak aipatutako hiri-eredu sakabanatuarekin.

Englerrek bere blogean azaldu du berriki zein den honen guztiaren ondorioa: “Autoak posible egin du pobreengandik urrun bizitzea (edo autorik ez daukan beste edonorengandik).

Gaur egungo segregazioaren muturreko adibideetako bat da, jendea ate itxietako komunitateen lubakian sartu da. AEBetan eta bereziki autoa jaun eta jabe den hego-mendebaldean, milioika familia dirudun gorde dira bizitoki esklusibo eta baztertzaile horietan. Berdintasunean oinarritutako gizartea nahi badugu, buelta eman behar diogu segregazio geografikoari. Komunitateak eta hiriak eraiki behar ditugu jendeak auto pribatuaren beharrik izan gabe iristeko moduan”.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude