argia.eus
INPRIMATU
No More Tour

Garbine Ubeda Goikoetxea @garbineubeda 2013ko uztailaren 24a

Fermin Muguruzaren No More Tour birak azken geldialdiak eskainiko ditu abuztuan, 30ean Miarritzeko Atabal aretoan, eta 31n Tolosako Bonberenean. Berrogeita hamar agerralditik gora egin ditu munduan, batzuk gugandik gertu –Ondarroa, Durango, Donostia, Lekorne, Bilbo, Irun, Atarrabia–, beste zenbait hagitz urrun –New york, Ramala, Zurich, Tokyo, Beijing, Los Angeles, Montevideo, Bogota...–.

Kontzertuak baino gehiago, festa burrundatsuak dira Muguruzak eta konpainiak eskaintzen dituztenak: musikari handien kolaborazioak, lagun saldoa oholtzan, dantza giroa, aise errotzen diren doinu eta hitzen magia airean, kasu honetan, 30 urteko ibiliak dakarren historia nostalgikoaz zipriztinduta. Galdu nahi ez nukeen hitzordua.