AEBetako MIT institutuan lan egiten duten hainbat ingeniarik kalkulagailu bihurtu dituzte bakterio-zelulak, eta haien bitartez batuketak, kenketak, zatiketak, erro karratuak edo logaritmoak kalkulatzeko era lortu dute.
Batuketa egiteko, adibidez, bi zirkuitu prestatzen dira, bakoitza molekula zehatz batekin aktibatzen delarik. Lehenengo zirkuituan, arabinosa izeneko azukreak GFP proteina sortzen duen genea aktibatzen du. Bigarren zirkuituan, AHL molekulak ere GFP proteina sortzen duen genea ekoizten du. Guztizko GFPak adieraziko digu zein den arabinosa eta AHL kopuruen batura zehatza.
Ikerketa lan hauen aplikazio nagusiak terapeutikoak izan daitezke. Adibidez, sistema hori baliatuz, tumore-zelulak detektatu eta erasotzeko zelulak sortzerik izango dela uste da. Hala ere, bioingeniaritza saiakuntza hauek badituzte arriskuak; esaterako, patogeno kaltegarriak sortzea ustekabean.