argia.eus
INPRIMATU
Cristobal Colon galiziarra “ere” bazen

2013ko uztailaren 28a

Cristobal Colon Galego elkarteak mapa nautiko bat aurkeztu berri du marinel ospetsuaren jatorri galiziarra frogatu nahian. Maparen arabera, Colonek Pontevedrako itsasadarreko 45  toponimo erabili zituen Amerikako beste hainbeste leku izendatzeko. Toponimoen artean, Santa Ana, San Salvador, La Granja eta halakoak daude, izen oso zabalduak, eta beraz Galiziako elkartearen tesia indartzen laguntzen ez dutenak. Horrenbestez, Colonen ustezko sorterrien zerrenda luzeak hazten jarraitzen du:  Katalunia, Andaluzia, Extremadura, Grezia, Korsika, Portugal, Kroazia...