Berdin udazken, negu, udaberrian

Hamahiru urteren buruan liburu bati atzera heltzea ez da beti ariketa samurra. Zertan den orain hainbeste egindako irakurketa, nola eragin dion denboraren iragaiteak, zu zeu zenbatean zahartu zaren. Are gogoratzen baduzu liburu hura zela nabarmentzeko modukoa. Baina, noski, hogei urte zenituen orduan, bizitzaz ez zenekien ezer. Aurretik ezagutzen zenuen autorea. Bala zeru urdina, 1993koa. Gogoan duzula, zuk zeuk erositako lehen liburuetako bat. Gogoan duzula, harri eta belarri utzi zintuena erabat: zer jaten du mutil honek hemezortzi urterekin publikatzeko halako liburu bat. Demasa.

Urpekari trapuak jantzita, beraz, hamahiru urte behera egin dut Xabier Aldairen Bazterrekoak ipuin bildumarekin. Eta, zer nahi duzue esatea, iruditzen zait denborarekin egin duela hobera, ardoen antzera. Izugarri harritu nau berriz, hamahiru urteren buruan, zer ahots, zer sendo, zer gordin. Izugarriak –eta hitzaren edozein adieretan– egin zaizkit berriz “Ehiztariak”, “Jostailuak”, “Uruguai bizi da”, “Han belarra beti berde baita”. Udan irakurtzeko modukoak denak, plaian, mendian, etxeko sofan –nik neuk herriko bestetara ere eramango nituzke, lasai asko–. Baina irakurtzekoak, berdin udazken, negu, udaberrian.

Pena bakarra daukat, 2000ko Bazterrekoak izatea Aldairen azken liburu argitaratua. Ez dakit idazten jarraitzen duen –agian, suerte pixkatekin, bai: 2010ean sari bat irabazi zuen “Lanbrotan” izeneko ipuinarekin–. Jarraituko balu, ordea, irrika biziz itxarongo nuke idatzi duen horren argitarapena. Bestela luzeegi egingo baita Bazterrekoak berrirakurtzeko beste hamahiru urte itxaron behar izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude