Zergatik ez dago aita santu bizardunik?

Egindako bekatuak irudikatzen zituela uste eta eliza katolikoak moral gabetzat hartzen zuen bizarra.
Egindako bekatuak irudikatzen zituela uste eta eliza katolikoak moral gabetzat hartzen zuen bizarra.
Inozentzio XII.a (1615- 1700) bizarra hazten utzi zuen azken pontifizea izan zen (beheko irudian). Lehenago Inozentzio X.ak ere ahuntz bizarra izan zuen. Paulo V.ak, Klemente VIII.ak, Leon XI.ak eta Urbano VIII.ak, aldiz, bizar sarriagoa zuten. Beraz, aita santu bizardunak ez ziren salbuespena.
Baina eliza katolikoak luzaroan moral gabetzat jo zuen bizarra, egindako bekatuak adierazten zituela uste baitzen; harrigarria, Jesukristo bera gehienetan bizarraz irudikatu izan dela kontuan hartuta.
Kontua da 1119an, Tolosako Kontzilioan, aurpegiko ilea hazten uzten zuen elizgizon oro eskumikatzea erabaki zutela. Debekua ez zen luzaroan indarrean egon, eta edozein hierarkiatako elizgizon bizardunak izan ditugu geroztik. Richelieu kardinal ezaguna, konparazio baterko.
Baina ia 900 urtetan aita santu bat bera ere ez da ausartu aurpegiko ile bekatariak hazten utzi eta eliztarren aurrean look berria erakusten.

ASTEKARIA
2013ko uztailaren 21a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude