Kaltzioa osasunerako nahitaezkoa du gorputzak. Etxean behin baino gehiagotan mahairatu dute gaia emakumeek, eta esnea omen kaltzio gehien ematen digun elikagaia. Ez bada, zerba –bai, bai, zerba (Beta vulgaris subesp cicla)– da onena; onenetakoa behintzat bai. 100 gramoko, esneak 113 miligramo kaltzio baditu, zerbak 210. Ia bikoitza! Gainera, zerbak ekoitzi edo esnea, alde ekologiko ederra dago!