argia.eus
INPRIMATU
Zoriontsua al da Gioconda?

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko uztailaren 11

Amsterdameko Unibertsitateko lantalde batek, aurpegiko ezaugarriak eta keinuak antzemateko eta emozioekin lotzeko gai den software berezi baten bidez,  Da Vinciren modeloaren gogo aldartea aztertu du. Emaitza: Mona Lisa pozik dago %83an, nahigabetua %9an, ikarati %6an eta haserre %2an. Ezusteko zantzurik, aldiz, ez diote topatu. Modu horretan, Mona Lisaren irribarreak ezkutatzen duen enigmari erantzun nahi izan diote teknologia berriak erabiliz. Hala ere, beste galdera bat erantzunik gabe geratu da: zertarako balio dute horrelako ikerlanek?