Subiranotasun politikoa eta laborala praktikatu

Troikak eta PPk inposatutako lan erreforma aplikatzearen kontra, subiranotasun politikoa eta laborala praktikatu.
Troikak eta PPk inposatutako lan erreforma aplikatzearen kontra, subiranotasun politikoa eta laborala praktikatu.Argazkia: eitb.com

Uztailaren 7a mugarria izan da negoziazio kolektiboan eta probintzietako eta sektoreetako hitzarmenetan, Troikak eta PPk inposatu eta orain Gasteizko eta Iruñeko gobernuek onartu duten lan erreforma zentralizatzaileari esker. Baina hamarnaka mila langileren lan-harremanetan subiranotasun politiko eta laborala praktikatzeko mugarri ere izan zitekeen. Aitzitik, subiranotasun politiko eta laborala praktikatzeko beharrezkoa da borondatea eta ausardia politikoa administrazio publikoen eta euskal patronalen eskutik. Eta hori ikusteke dago.

Uztailaren 7aren ondoren 113 sektore-hitzarmen bertan behera geratu dira EAEn eta 350.000 pertsonari eragin die. Nafarroan sektore-hitzarmen gehienak sinatu dituzte, baina lan baldintza kaskarragoetan. Lan erreformak sektoreetako eta probintzietako hitzarmenak deuseztatu nahi ditu. Euskal Herriko patronalak, bestalde, erreforma hori aplikatzearen alde azaldu dira; Adegik esan du “aukera gehiago ekarriko dizkien eszenatokia zabaldu” dela. Adegik ez du esan ordea zein diren aukera horiek, baina garbi dago lan harremanak norbanakora pasa nahi dituztela, baldintzak kaskartu eta soldatak eta eskubide sozialak murrizteko, eta modu horretan euren etekinak handitu. Industria iraultzara itzuli gara, kapitalismo basatienera, orduan ere lan harremanak banaka-banaka zehazten ziren.

Ezin dugu atzera egin, ezin da Troikaren eta Rajoyren erreforma onartu. Herri subirano gisa ekin behar diogu. Administrazioak, patronalak eta sindikatuak ados jarri beharko lirateke lan harremanen euskal markoa errespetatzeko, eta ondorioz, hitzarmen kolektiboak, sektoreetakoak eta probintzietakoak errespetatzeko, hobetzeko eta eguneratzeko, Troikari eta Rajoyri begira egon gabe. Horixe litzateke subiranotasun politikoa eta laborala praktikatzea.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude