Larranbilo saltsa

Joaquim Alves Gaspar - CC By SA

Sambucus ebulus omen da zihaurria edo zinaurria, Koldo Mitxelenaren arabera. Telesforo Aranzadik Ataungo Aia aldean “zinurri” izena beste landare bat izendatzeko erabiltzen zela jaso zuen, Phyllirea media alegia. Hori azaltzeko 1924an idatzi zuen artikuluan, Busturialdean landare horri “gartxu” deitzen zaiola dio, baina baita, hantxe bertan, Kirikiñok Ziñurri toponimoa jaso zuela ere. Zenbat horrelako! Zirkulu-saltsa galanta dugu landareen izenen sukaldean. Eta geu, saltsa-miatzaileak.

Izenak joan eta izenak etorri. Gure etxean, Matricaria chamomilla landareari “kamamila” esaten diogu, aitonak izan ezik; hark, “larranbiloa”. Bere ama Joxepa zenak hala deitzen omen zion. Ados, larranbiloaz ari garenean amari kasu egitea komeni da.

Matricaria Erdi Arotik datorren izena da, latinezko matrix eta cara hitzetatik dator. Garai batean emakumearen hilekoaren minak arintzeko eta umetokia sendatzeko erabiltzen zeneko arrasto argia. Chamomilla, berriz, grekozko chamai eta mêlon hitzetatik; lurpeko sagarra, alegia, darion usain gozoari gorazarre. Sendabelar ezagunenetakoa da. Txoko honetan inondik ere kabitzen ez denez, zer sendatzen duen jakin nahi eta galdezka edo irakurtzen hasiz gero, prestatu txunditzeko.

Ni izenen dantzak txunditzen nau, flipa egiten nau. Euskaldunok landare berari deitzeko izen bat baino gehiago izatea ulergarria da; hizkuntza guztietan gertatzen den neurrian, gaitz erdi. Aberastasuna ere bada, ordea, zer arraio! Ulertezina zera da: izen kaka-nahaste-borraste guztiak argitzeko asmoz ematen zaio landare espezie eta aldaera bakoitzari izen zientifiko jakin bat. Gutako bakoitzaren ama-hizkuntza edo ama edo hizkuntza dena delakoa izanagatik, izen horrekin nonahi ulertu eta moldatzeko gai izango zara.

Bada, nahaspilaren gaitza ez du sendatzen larranbiloak. Matricaria chamomilla dela esan dizudana Matricaria recutita dela esan ahal dizute, edo Chamomilla recutita, Chamomilla chamomilla, Matricaria suaveolens, Chamomilla officinalis, Chrysanthemum chamomilla, Chamomilla deflexa, Chamomilla patens, Chamomilla courrantiana edo Chamaemelum vulgare. Nik dakidala, 22 izen ere erabiltzen dira saltsa hau osatzeko. Hemen ez dira kabitzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude