Ez dira guk pairatzen eta penatzen dihardugun krisi ekonomiko honen errudun, ezta gutxiago ere. Egun hauetan Euskal Herriko Behategiak (Gaindegia) herritarren artean egindako inkesta baten emaitzek diotenez, euskaldunen iritzia asko aldatu da, gure artean “paperik gabe” bizi diren etorkinen inguruan azken bi urte hauetan batez ere.

2010. urtean gehienek hobeto ikusten zituzten egoera irregularrean dauden kanpotarrak, lehen galdeketa egin zenean hamarretik bi izan ziren hauek bidaltzearen aldekoak, gaur aldiz hamarretik bost hauen kanporatzearen alde omen daude

Ez gaitezen etsaiez nahasi. Ez dago urrun munduko bigarren gerratea, errugabeei gure miserien ardura leporatu genizkien garaiak: judutarrak, ijitoak...

Une honetan bukaerarik gabeko gerrak pairatzen ari dira musulman herriak, guk petrolioa merke izan dezagun, nahiz eta gu gerra horien aurka egon.

Dena den, gaur egun, gauza guztiak erlazionatuta daude, munduko ekonomiaren parte den elementu bakoitza beste batzuen menpe dago, kate sentibera bat osatuz. Eskualde garatuetako enpresa handiek, ez hain handiak ere, ekonomia garapen urriko herrialdeetako baliabideak ustiatzen dituzte. Enpresa multinazionalak batez ere, munduko edozein lurralde, bazter, txokoetako lehengaiak oso merke ateratzen dituzte –industriaren bidez eraldatu ondoren– oso garesti salduz, etekin ikaragarriak lorturik, hauen eskuetan daude merkatuko gorabehera guztiak, eta krisi garaian ere, herri garatuetako herritarrak zeharbidez onuradunak gara zenbait kasutan.

Guk aukeratu ez dugun merkatu erraldoi eta globalizatu honek munduko %1en alde bakarrik egiten du hala ere. Gure herriak sufritzen duen kinka larria ez da “paperik gabekoen” ardura, hauek hiru urte luze paperik gabe mantentzen dituen esplotatzaileena baizik, betidanik etorkinen lurraldeetan, orain inoiz baino gogorrago gurean, politika neoliberalak inposatu eta indarrean mantentzen dituen esplotatzaile berberarena da erru bakarra.

Beren mesedetan bakarrik jokatu duten estatuen legeak ere baztertzen ari diren multinazional, banketxeen biktimak gara hango eta hemengo pertsonak.

Ez dago bestalde, gure Planeta Urdinean Europa bezain kontinente ustiatzailerik. Jakin edo gogoratu behar genuke behintzat kontinente txirotuen baliabide ugari, aberatsak: Latinoamerika, Asia eta Afrikako baliabide naturalak batik bat ez dira bertakoen mesedeetan ustiatzen Mendebaldeko herri garatuen onuran baizik. Zer egingo genuke haien petroliorik gabe? Edo merkatu justu batean honek balio duena ordaindu beharko bagenu?

Latza da jakitea euskal herritarren zati bat “paperik gabeko” etorkinen aurka jartzen ari dela emeki-emeki. Argi izan behar dugu etorkinek ez dutela hemengo krisia sortu, ez dituztela euskal lantegiak itxi, ezta gure lurraldeko langabezia sortu ere. Hemen orain pairatzen dihardugun egoera mingarriak ezin du gure begirada lausotu, ezta gure adimena nahastu ere.

Ardurak benetako agintea duten pertsonengan jartzen ikasi besterik ez daukagu. Ezin dugu ahaztu hemeretzigarren mendean Ameriketara joan zirela ogi bila Europako hainbat eta hainbat herritar, paperik gabe. Hogeigarren mendearen erdialdera gerratik ihesi babes bila joan ziren Euskal Herritik berriro, ondo hartuak izan zirela zioten. Orain egin dezagun berdin guk.

Ziur izan gaitezke etorkinen kanporatzeak ez duela krisiaren irtenbiderik ekarriko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude