Musu bat

Lehen aldian batek eskatu zidanean, zurtuta gelditu nintzen. Ikusia nuen han, baina ez genuen apenas traturik. Hala ere, ausartu zen –eta harritu ninduen–. “¿Me das un besico?”, xuxurlatu zuen haren aulkitik hurbil pasatzen ari nintzela.Txundidurak une bat iraun zidan, eta segituan eman nion pot. Eskertu zidan.

Lehen aldiak beti izaten dira arraro samarrak, eta eskatu zidan emakume hari musu ematea ere hala izan zen, arraroa. Baina berehala ohitu nintzen, eta azken bost urtean franko banatu ditut adinekoen egoitzan: alaba gisa amari ematen dizkiodanez gain, beste anitz musu aletu ditut –masailean edo kopetan pausatuz nahiz airean jaurtiz–, batzuetan hartzaileek eskaturik, bestetan nik eskainita. Musu horiek guztiak inoiz ez dira joan musu-truk, guztietan jaso baitut hartzaileengandik esker ona, lehen aldi hartan bezala: irriño lotsati bat, hitz dardarati batzuk edo begirada busti-goxoa.

Gauza asko ikasi ditut lehen musu hartatik hona, eta beste hainbeste (topiko eta aurreiritzi ugari) desikasi, giza harremanei eta zahartzaroari buruz.

Ikasi dut musuak behar dituzten izakiak garela –gure historia edo egoera edozein delarik ere– bizitzari, bizidunei, lotzeko, eta musuak aldi baterako zubiak izan daitezkeela, behin-behinekoak baina sendoak.

Desikasi behar izan dut musuak senidetzaren, maitasunaren, konfiantzaren edo hurbiltasunaren arabera baino ez direla trukatzen. Musu baten premia izanez gero, ondotik pasatzen ari den arrotza lagunik hurbilena bilaka daiteke une batez.

Ikasi dut musuak, ferekak, irribarreak eta hitz gozoak merke salduta ere balio handiko lehengaiak direla, arinak bezain mamitsuak, laburrak eta arrasto luzekoak aldi berean, onura handikoak beti hala hartzailearentzat nola emailearentzat.

Eta desikasten ari naiz besteen gorputzengandik (ez bakarrik arrotzen edo zaharren soinengandik) bereiztera behartzen gaituzten lege adierazkaitzak, gure sentipenak eta emozioak besteengandik babestuta gordetzeko-edo haragian eraikita daramatzagun harresi ikusezinak.

Artikulu hau idazten ari nintzela ohartu naiz: badira egunak musu bat eskatu zidan emakumea ez dudala ikusten. Galdetu beharko dut. Erantzunen aukera laburra da, ordea: gelan oheraturik dagoela esanen didate, altxatzeko indarrik gabe. Edo ospitaleratu dutela. Edo, besterik gabe, joana dela honezkero.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko uztailaren 07a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude