Hobeto eta luzeago bizitzeko gakoak

Gogoko jarduerak konpainia onean egiteak zahartze-prozesua moteltzen du, AEBetan berriki egindako ikerketa baten arabera.
Gogoko jarduerak konpainia onean egiteak zahartze-prozesua moteltzen du, AEBetan berriki egindako ikerketa baten arabera.Don de Bold CC-BY

Bizi-ohitura osasungarriak izatea batetik, eta neurri txikiagoan bada ere, genetika bestetik, faktore garrantzitsuak dira adinean aurrera doan edozein pertsonak itxura gazteari eutsi eta osasun egokia mantentzeko.

Gure gorputzak borroka latza gainditu behar du egunero, eta aldeko eta kontrako faktoreak elkarrekin lehian aritzen dira: erradikal askeak daude batetik, kaltegarriak, garaia baino lehenago zaharrarazten gaituztenak; eta antioxidatzaileak bestetik, barrutik nahiz kanpotik gazteago mantentzen laguntzen diguten substantzia onuragarriak. Eta borroka horretan, badira “gene egokiekin” jaiotzeko zortea duten pertsonak. Horien kasuan antioxidatzaileak beti garaile irtengo dira. Pertsona horiek benetako adinari dagokiona baino askoz ere itxura gazteagoa dute. Edozein dela ere zure kasua, irakurle, substantzia mesedegarri horiek aktibo edukitzen lagunduko duten bizi-aztura osasungarriak indartzea komeni zaizu

Bizitza luzatzen duten ohiturak

Elikadura egokia. Zure jan-neurrian eman lehentasuna indar antioxidatzailerik gehien duten elikagaiei: kolore berde iluneko berdurak (lekak, ilarrak, espinakak,…), fruta hori eta laranja-kolorekoak (limoiak, laranjak, eta gainerako zitrikoak), oliba-olioa, eta abar. Janari-edari horiek guztiek erradikal askeak neutralizatzeko gaitasuna daukate.

Ariketa, neurriz beti ere. Egunean 30 minutu inguru aski dira gorputza molekula kaltegarrien kontra aktibatzeko. Baina kontuz, kalteak berdin-berdin etorriko baitira erdibidetik alde batera nahiz bestera aldentzean; bestela esanda, sedentarismoa bezain kaltegarria gerta daiteke gehiegizko ariketa fisikoa, edo kirola adin bakoitzari dagokion neurritik kanpora egitea.

Bizitza soziala. Taldetik isolatzeak eta norbere baitara biltzeak narriadura edo hondamen fisikoa dakar, eta horrek zahartze-prozesua bizkortzen du, Chicagoko Unibertsitateko psikologoek landutako ikerketa baten arabera. Ahal duzun guztietan zure gogoko jarduerak (paseoak, bidaiak, dantza-saioak...) taldean egitea komeni zaizu, konpainia onean.
Gogoratu, gainera, botikak egunero hartzeak edo zure kasa medikatzeak gibela hondatuko dizula. Substantzia eta toxiko horiek guztiak asimilatzeko erradikal askeak produzitzeko duen gaitasuna gehitzera behartuta dago-eta gibela. Horregatik, medikatzea ezinbestekoa baldin baduzu, orekatu beharra daukazu bizi-estilo osasungarriaren beste gakoak zorrotz betez.

Ihes egin estresetik

Urduritasuna da zahartzeko prozesua aldrebesteko arrazoi nagusia, bihotzeko erritmoa eta arnasketa-erritmoa asaldatzen baitira. Eta horrek erradikal aske ugari sortzen ditu. Egoera hori saihesteko, har itzazu hamar bat minutu egunero lasaitu eta erlaxatzeko: gatz aromatikozko bainu bat hartu, aldizkari bat irakurri... Eta urrundu giro kutsatuetatik, partikula toxikoak arnasteak ere zelulak hondatzen baititu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude