Gero eta inguratuago

Xabier Letona

Yolanda Barcina eta Nafarroako herritar ugari Espainiara begira dira, aspaldi ez moduan gainera. Auzitegi Gorenak erabaki behar du Nafarroako Gobernuko lehendakaria CAN auzian inputatuko duen ala ez. Miguel Sanz, Enrique Maya, Alvaro Miranda eta Enrique Goñi dira orain arteko inputatuak eta Maria Paz Benito epaile nafarraren ustez, badira zantzuak pentsatzeko CANek erosi egin zituela aipatu lau politikariak gehi Barcina lehendakaria. Bai, eroskeria delitua litzateke eta modu horretan Goñik eta CANek saihesten zuten Nafarroako Gobernuak beren jarduera fiskalizatzea. Hori guztia noiz, eta CANen desagertze prozesua bideratu den azken laupabost urteetan. Politikarien erosketa, besteak beste, CANeko Entitate Sortzaileen Iraunkorreko azpibatzorde ospetsuaren bidez egiten zen.

Zer erabakiko du orain Gorenak? Noizko? Airean da, baina pentsatzen da honek guztiak CAN auzia geldotu egingo duela. Kezkak handiak dira han-hemenka, UPN eta Barcinarenean inputazioak aurrera jarrai dezan, horrek lehendakaria dimisioaren atarian jar dezakeelako.

Kontuz elkartea eta oposizioko alderdietan ere bada beldurra, Madrilen auzia jarraitzea askoz zailagoa zaielako eta han, berau desegiteko edo indargabetzeko aukera eta presio politikoak, handiagoak direlako. Nafarroa gai delikatu eta preziatua da Estatuarentzat, eta hori presio politikoetatik at gera daitekeela pentsatzea erabat inozoa da.

Bitartean, Nafarroako herritarren artean, sumindurak zabaltzen eta hazten jarraitzen du egunetik egunera. Horren erakusle argia izan zen iragan larunbatean Iruñean Barcinaren dimisioa eskatzeko egin zen manifestazioa: 10.000-12.000 pertsona izan ziren bertan, kolore eta izaera oso anitzekoak. Nafar gizartean ez da asko arakatu behar herritarren artean haserrea oso handia dela antzemateko.

Eta zurrunbilo guztiaren erdian, sarri egiten diren galderak:  Noiz arte eutsi ahal izango dio Barcinak dimititu gabe? Noiz arte UPNk? Ez dago erantzun argirik eta hobe ez gehiegi arriskatzea, orain arteko hauteskunde aurreratuen iragarpen guztiek porrot egin dute eta. Eta galderek, apirilean Barcinaren aurkako zentzura mozioan gertatu zen moduan, UPNra baino PSNra begiratzera eramaten dute. Nafarroako Legebiltzarraren legealdiaren erdia pasa berri denean, PSNk berau agortzen utziko du, besterik gabe? Edo zeregin aktiboa hartuko du Gobernuaren erorketan edo zokoratzean? Ikusgai dago, baina PSNk zerbait egin beharko du hauteskundeetara aktiboren bat eramateko, eta hori izan daiteke legealdiko azken urtean egin dezakeen mugimendu garrantzitsua. Hori guztia, jakina, aldez aurretik Gorenaren erabakiak Barcina dimititzera behartzen ez badu.

.EUS da euskaldunok mundura agertzeko dugun marka berria eta, nahi badugu, eraginkorrenetakoa ere bihur daitekeena. Euskal Herrian biltzen garen herritar guztiak bil gaitzake, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz edo txineraz mintzo... baina orduan euskaldunoi dagokigu erakustea zerk bereizten dituen .es eta .eus, bestela markaren indarrak jai izango du euskaldunontzat. Erronka bat gehiago egunerokoan sarea euskarazko edukiekin elikatzen aritzen garen guztiontzat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude