Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazkoak ditugun bi tresna.

Kulturgintzan hiru kategoria bereizi ditu Sorguneak ikertegiak: euskaraz egiten dena, erdaraz egiten dena, eta hitzik ez darabilena. Euskararen eta euskal kulturaren etorkizuna berbazko euskarazko kulturaren eremuan jokatzen dela ohartarazi dute. Horrek beharko lukeela lehentasunezko lan-eremua. Bigarren mailan leudeke dantza, ikusizko arteak eta, oro har, ez berbazkoak diren kultur jarduerak.

Kategorizazio hori proposamen bat da, euskal kulturgintzaren soroa goldatu eta ereiten jarraitzeko lur eremua antolatzeko ahalegin bat. Eztabaidarako gonbidapena da eta poztu nau horrek. Ez dakit erronkari erantzuteko gai izango garen, baina kategorizazioa eta horren ondorioz etorriko diren lehentasunen antolaketa hierarkikoa mahai gainean jarri dira, denon bistara.

Dantzaren txokotik begiratuta, esango nuke, azken hogeita bost urteotan izan dela indarrean kulturgintzaren sailkapen bat. Kategoriak lausoagoak izango ziren akaso, hierarkizazioa ez zen esplizituki aurkezten, baina praktikan, nabarmena gertatu zaigu ez berbazko kulturgintza ez dela izan lehentasunezko alorra. Dantza bigarren mailako kultur jardueratzat tratatua izan da, oso ongi antzeman dugu hori.

Sorguneak taldearen kategorizazio proposamenak dantza bigarren maila horretan finkatzea ekar lezake. Dantzazaleontzat irensteko zaila izan daiteke, baina behintzat formulatu egin da eta badaukagu eztabaidatzeko aukera. Okerragoa izan da orain arte bizi izan duguna, agerian planteatu ez, baina praktikan ez izate aintzat hartua.

Euskaratik begiratuta ulertezina zaigu Irlandan gaelikoarekin gertatu dena. Badakite nahi dutenean temati izaten, baina hizkuntzarekin axolagabe jokatu dutela iruditzen zaigu. Badirudi gureaz oso bestelako kategoria antolaketa eta hierarkizazioa egin dutela. Musika eta dantza irlandar kulturgintzaren zutabe eta sinbolo sendoak dira. Hizkuntza galtzen zuten aldi berean mundu osora zabaldu dute beraien ez berbazko eta erdarazko kulturgintza. Gurean hizkuntza nahi eta ezinean, eta musika eta dantza alboratuta. Erakutsi diezaiegun irlandarrei biak batera egin zitezkeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude