Euskal sena mundura zabaldu zenekoa

Obabakoak liburuaren irakurraldiko afixa, Zumetak egina.
Obabakoak liburuaren irakurraldiko afixa, Zumetak egina.

25 urte bete dira Bernardo Atxagaren Obabakoak ipuin bilduma argitaratu zela. Ereinek kaleratu zuen 1988an, gerora munduko hainbat hizkuntzatara itzuliko zen liburua. Espainiako Sari Nazionala ere jaso zuen, Madrilen euskaldunen ahotsa entzuten ez zen garai horietan. Atxagak berak onartzen du Espainiako Sariaren berri izaterakoan sinesgaitza iruditu zitzaiola, eta erdi barrez hartu zuela, hain zela itxia Espainiak zuen jarrera gure munduarekiko, sari hori bereganatzea imaginaezina eta urruna egiten zitzaiola.

Urtemuga dela eta, Bizkaiko hiriburuko Bilbo Zaharra euskaltegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte barruan. Besteak beste, Obabakoak desberdinen azalak biltzen dituen erakusketa (Norvegia, Japonia, Korea, Erresuma Batua, AEB, Alemania, Israel, Suedia, Frantzia, Espainia eta Portugalen argitaratutako aleak daude ikusgai); Ereinek euskaraz eta Alfaguarak gazteleraz argitaratutako edizio berezien aurkezpena; eta Obabakoak liburuaren irakurketa publikoa  Arriaga antzokian, non 400 euskaltzalek 12 orduz eta jarraian, liburu osoa leitu zuten.

Idazlea eta hiria

Askotan aipatu du Atxagak Bilbon egin zela idazle. Ekonomia ikasketak egiten ari zela, Arriagako kafetegian Pott bandako solaskideekin izandako tertuliak gogoratzen ditu –Bilboko zubiak, kaioak eta hiri honetako kaleen hainbat errefentzi aurkitu daitezke, oraindik ere, asteasuarraren literaturan–. Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga bera biltzen ziren, eta amaierarik gabe eztabaidatzen zuten, tradizio literario gabeko euskal literaturaz, euskara eta itzulpengintzaz, gure hizkuntzaren garaikidetasunaz eta bestez.

Gezurra dirudien arren, Euskal Herritik urrun, Eskozian, idatzi zuen Atxagak Obabakoak, Asun Garikano, egun emazte duenaren orduko bizitokian, eta idazmakinaz. Ipuin bilduma honek hainbat forma izan zituen liburu izan aurretik. Adibidez, film baterako gidoi edo irratirako istorio labur. Ez zuten argia ikusi, istorioa konplexuegia omen zen, garaiko baliabideen arabera.

Horietan deskribatutako mundu magikoa, errealitatea eta ametsaren artekoa izango zen gerora, ipuin bilduma honen ezaugarri nagusia. Haurtzaroarekin lotzen du idazleak mundu magiko hori, batez ere liburuaren lehen atalean agertzen diren animalia ia mitologikoak, beren irrealitateagatik. Txikitako gogoetak, herriko ehiztariei entzundako istorio ilunak, izan ziren liburuan agertzen diren animalia imaginario hauen abiapuntua.

Nekazal giroaren deskribapena egin zuen asteasuarrak. Euskaldunona izan zitekeen, baina baita munduko edozein bazterretako nekazal giroa ere. Giro ilun, itxi, ezezagun hau liburuaren ardatz bilakatu zen, orduko idazle zein intelektualek, bertakoek zein kanpotarrek mespretxatzen zuten giroa zen, hain zuzen. Giro horretan bizi zirenak trauskilak, ezjakinak ziren, orduko hiritartasun modernoaren kontrakoak. Oteizak txalapartarekin edota Arestik pastoralekin egin bezala, teoria poetikoa baliatu zuen Atxagak euskal nekazal mundua deskribatzeko.

Antonia eta Obabakoak

Antonia S. Byatt idazle ingelesa Europa mailan egin zen lehen literatur lehiaketako epaimahaiko buru zela aukeratu zute Atxagaren Obabakoak liburua lehiaketan parte hartzeko. Portugaleko eta Herbehereetako lobbyak gogor ari ziren euren idazleen alde, eta Obabakoak aurrea hartzen hasi zenean, argudiatu zuten hizkuntz gutxiagotu batean idatzitako liburuak ezin zuela lehiaketako garaile izan. Gogor jokatu zuen Atxagarren obraren kontra. Azkenean batzuk eta besteak kanpo geratu ziren, eta beste batek irabazi zuen. Hala ere, sariak banatu zirenean, irabazlea Obabakoak-ek behar zuela esan zuen Antonia S. Byattek. Hitz hauek nahikoak izan ziren hurrengo egunetan Erresuma Batuko hiru argitaletxek Atxagaren atean jotzeko.

“Mundua, herriak, argitaletxeak eta itzultzaileak zein desberdinak diren” esan du Atxagak, Obabakoak-en hedapena ikusita. “Frantsesak edo ingelesezko itzultzaileak askotan zure agenteak ere bihurtzen dira. Bestalde, portugaldarrek ez dute kontsultarik ere egiten. Baina, askotan ez dakizu norako bidea hartuko duen liburuak. Harrera ere erabat aldatzen da leku batetik bestera. Hala ere, idazle bezala asko ikasten da. Itzulpenaren gaiak ez du bueltarik, itzulitako hizkuntzaren muina jakitea zaila da. Zenbait itzulpenetan ez dut hitz bat bera ere ulertzen, eta horregatik, fede onez jokatu behar duzu itzultzaile ona egokitu zaizun ala ez jakiteko. Gure amak kandela jartzen zuen bezala”.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude