Godoten soineko urratua

  • Samara Velte::Eta Karmele?

    Edo!, 2013

Edo! argitaletxe jaioberriak argitaratu dituen lau lanetako bat da Eta Karmele?. Zarautzen estreinatu zutenetik 5 urtera kaleratu dute. Samara Veltek idatzi zuen Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek antzezteko, eta orain arte 80 aldiz taularatu dute. Antzerki absurdoaren generoan kokatzen da eta Samuel Becketten En attendant Godot (1952) antzezlanean oinarrituta dago. Bertan bi gizon daude zuhaitz baten ondoan Godoten zain, eta bitartean berba egiten dute. Eta Karmele? lanean ere bi emakume daude Karmeleren zain, kotxe baten inguruan. Bi antzezlanetan agertzen dira jendarteari eta botere harremanei buruzko solasaldiak, errepikapenak, umorea eta komunikazio-inkomunikazio egoerak.

Baina zein da diferentzia azpimarragarriena? Samara Veltek Becketten lana transgenerizatu duela. Zain daudenak eta heltzen ez dena emakume bihurtu ditu. Zer gerta daiteke Godoti gona jantzita? Nolako aldaketak pairatuko dituzte pertsonaiek, tramak edo jorratutako gaiek? Becketten lanean solaskideen bizitzaren zertzeladak ematen zaizkigu eta Godot da haien arteko lotura. Velteren lanean ordea Karmeleren berri dugu, bi pertsonaiek berarekin bizitakoa eta partekatutakoa dute hizpide eta lotura. Bi gizonek klase sisteman eta aberastasunaren banaketan mugetan bizi dira, kultura estatubatuar neoliberalean ‘galtzaileak’ izango lirateke. Bi emakumeak... emakume dira. Eta horrek baldintzatzen ditu haien gorputzak, jokaerak eta bizipenak. Oso kontziente dira haien genero identitateaz: Zer gaitun gu? A! Bazakinat! Emakumeak gaitun! (noka hitz egiteak ere izaera hori agerian uzten du etengabe). Edertasunaren kanonarekiko kezka agertzen da (Ez hago polita, hi polita haiz), ahul eta pasiboaren rola (Beldur naun! Eta nork babestuko hau?), edo emozioekiko joera eta haragiztatutako subjektua (Gure historia emozioak pizteko gai diren gorputzez gabetua zagon... Zergatik ez zuen esaten [Deskartesek] ‘maite dut, beraz, banaiz’ edo ‘ukitzen dut, beraz, banaiz’).

Baina osagai guztien artean gailentzen dena emakumeenganako egiturazko biolentzia da. Karmele bere erasotzailearekin bizi da, (Bizi ez, Karmele bere etxean hil egiten dun). Virginie Despentesek Teoria King Kong (2007) lanean Camille Plagiak esandakoa aipatzen du: "bortxaketa emakume izatearekin batera doan arrisku saihestezina da etxetik atera eta aske ibili nahi baduzu". Karmeleren kasuan bortxakeria etxean dago, baina edonon topa daiteke, (berriki Adak eta Jennyk gimnasioan topatu bezala). Eta Karmele? Zain ditu lagunak, kalean, kotxearen ondoan...

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude