Uztailaren 10 eta 11n Baionan, Ixabel Milletek “Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura” izeneko ikastaroa eskainiko du UEUn. “Ikastaro honen xedea euskal mitologiaren altxorra ezagutaraztea da. Pertsonaia nagusiez eta haien arteko harremanaz eta, batez ere, euskal mitologiaren antolamenduaz mintzatuko gara, gure arbasoen mundura hurbilduz. Ikusiko ditugu Basajaun eta basandereak, sorginak, Mari, Amalur, Inguma, lamiak, Gaueko eta Gauargi eta bakoitzak zer irudikatzen duen. Horretarako irakurri behar da eliza katolikoak jarri duen mintzaren azpian, lehenagotik zegoena estali egin baitzuten ipuinak erabiliz, gaur egun telebistarekin egiten duten bezala”.
Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Historia eta Teoria fakultateak antolatuta, uztailaren 3an, 4an eta 5ean XIV. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak egingo dira eta bertan Ixabel Milletek Kamishibai ikastaroa eskainiko du. “Japoniatik ekarritako teknika bat da non ipuinak antzeztoki txiki batekin kontatzen diren. Irakaslearentzat kamishibaia zeharkako bitarteko interesgarria da, eta ikasleentzat sortzaile izateko aukera izan daiteke”.