Ia ezerezetik berregingo den egiptoar gurdia

Goian egiptoar gurdia irudikatzen duen erliebea. Azpian, ikerlariek aurkitutako larru zatietako bat.
Goian egiptoar gurdia irudikatzen duen erliebea. Azpian, ikerlariek aurkitutako larru zatietako bat.National Geographic

2008an Salima Ikram eta  Andre Veldmeijer egiptologoek Antzinako Egiptoko Larrukigintza Proiektua (AELP) delakoa abiatu zuten, jarduera horretan egiptoarrek erabilitako teknologiak aztertzeko. Besteak beste, larruz estalitako gurdiak zituen aztergai proiektuak.

Gurdi arin horiek K.a. 1650. urte inguruan erabiltzen hasi ziren helburu militarrarekin. Ondoren, gizakien eta salgaien garraiorako ere erabili ziren. Baina material organikoz eginak zeudenez ez da alerikgaurdaino gorde, eta horma-irudien nahiz erliebeen bidez soilik dugu haien berri.

Proiektuko kideek Kairoko Egiptoar Museoko biltegietan zaldientzako larruzko uhaleri zatiak zeudela jakin zuten, baina materiala ikustera joan zirenean gurdi baten estalkiaren 300 zati topatu zituzten. Orain, puzzlea osatzeko falta diren zatiak sortuz, egiptoar gurdi bat berregiten ari dira lehenengoz.


ASTEKARIA
2013ko ekainaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude