argia.eus
INPRIMATU
Euskontu: deskontuak euskaraz gozatzeko webgunea

2013ko ekainaren 20a

Euskontu.com-ek astean gutxienez hiru deskontu eskainiko ditu. Webgune honen berezitasuna da aukeran jarritako produktu eta zerbitzu guztiak euskaraz kontsumitzea bermatuta dagoela. Besteak beste, kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, estetika, moda eta kultur ekitaldiak eros ahal izango dira.

ARGIA aldizkaria Euskontu Taldearekin elkarlanean ari da. Webgunean edozein euskontu erosiz gero Argia aldizkariko harpidetza %25 merkeago lor daiteke. Bestalde, euskontu.com-en bere burua iragartzen duten negozioek Argia aldizkarian komunikazio plana %35eko beherapenarekin egiteko aukera izango dute.