Helikoptero politak

Jakoba Errekondo

Umetan astigarra (Acer sp) zer zen azkar asko ikasi genuen. Gereziondoaren gereziak bezainbat erakartzen zuen gure arreta astigarren fruituak. Besoa luzatu eta ahal zen goienetik askatuz gero helikoptero baten palak bezala biratuz mantso- mantso lurreratzen zen. Polita zen. Argazkiko astigar japoniarra, Acer palmatum, ari da fruituak hazten, polit askoak!

Beste helikoptero dotore batzuk ere bagenituen: sorgin-orratz edo mariburduntziak. Ur ondoko intsektu horiek, ordea, beste abaila batean ibiltzen dira. Intsektu azkarrenetakoak itxuraz, orduko ia ehun kilometroko abiadura harrapa omen dezakete!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Astigarra
Eguneraketa berriak daude