Udaberriko gaixotasunak

Udaberriarekin batera hainbat gaixotasun dator. Alde batetik, polena agertzeak zenbait gaixotasun alergiko okertzea dakar. Bestetik, eguraldi onak animoa hobetzen badu ere, zenbaitetan depresioak oker litezke. Eta azkenik, etxetik kanpoko jarduerek zenbait gaixotasun izateko aukera handitzen dute. Goazen horiek aletzera.

Aurtengo udaberria umel eta ilun xamarra bada ere, eta polen mailak ohikoak baino baxuagoak izan arren, zenbait gaixotasun alergiko okertzen ditu. Begietan konjuntibitisa, malko eta begi gorriekin. Sudurrean errinitisa, sudur handitu eta muki ugarirekin. Eta biriketan, asma. Gaixotasun horietakoren bat duenak kontu berezia izan behar du ingurune irekietan, bat-bateko asma agerraldia izan lezakeelako. Gure defentsen erantzun desegokia dagoenez horien guztien atzetik, berau ahultzen duten tratamendua ematen zaie gaixoei: kortikoideak eta antihistaminikoak. Dena den, defentsen erantzuna edo erantzun immunologikoa eraldatu eta moteldu genezake, polen kantitate txikiak gorputzari aurrez emanez. Modu horretan, polen kantitate handiak iristean, erantzuna askoz arinagoa izatea lor genezake. Tratamendu horri “txertaketa” izena ematen zaio, nahiz eta benetan ez den txertaketa prozesua. Aurten berandutxo den arren, datorren udaberrirako aukera egokia izan liteke gaitz horiek dituenarentzat.

Eguraldi onak eta eguzki orduak luzatzeak gaixotasun psikiatriko askoren hobetzea dakar. Dena den, badira udaberrian okertzen diren depresioak ere. Zenbaitek diotenez, ingurukoak animoz gainezka ikusteak, norbera gaizki dagoenean, depresioa okertzen du. Beste batzuek berriz, azalpen kimikoa ematen diote: eguzkiaren argiak melatonina izeneko gai kimikoa sortzen du, depresioa hobetzen duena, baina gaixo horiek ez lukete behar beste melatonina sortuko. Arrazoia bata ala bestea izan, udaberrian indarrik eta ezertarako gogorik gabe eta lorik egin ezinda bagabiltza, ahalik eta azkarren eskatu beharko genuke medikuaren laguntza, gaitz guztietan bezala erremedioa atzeratzeak pronostikoa okertzen duelako.

Eta udaberrian, eguraldia lagun, etxetik kanpo denbora gehiago ematen dugunez, zenbait infekzio izateko arriskua handitzen da. Gastroenteritisak dira gehien ematen direnak, ondo garbitu eta maneatu gabeko jakiengatik. Gastroenteritis gehienak bere kasa sendatzen dira, bitartean galdutako ura edari isotonikoen bitartez hartuz. Hala ere, garrantzitsuena jakiak ondo garbitzea da, barazkiak bereziki, eta egoki prestatzea.

Goza ezazue udaberriaz!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude