Usainek oroimena pizten dutela jakina da. Erromeroak, Rosmarinus officinalis, usain berezia du, eta lehendik bagenekiena frogatu berri dute Ingalaterrako Northumbriako Unibertsitatean: bakoitzaren buruan ditugunak eta eginbeharrak gogorarazteko gaitasuna %75era arte hobe dezake usain horrek, baita iragana oroitzeko eta epe luzera oroimenak hobera egiteko ere. Itxuraz, erromeroaren usainean dagoen 1,8-cineol osagaia arnastuz odolera sartzen da eta oroimen prospektiboa, aritmetikoa eta abar hobetzearen erantzuleetako bat da. Shakespeareren 1602ko Ofeliak ederki zioen: “Hemen dakart erromeroa, oroimenerako ona dena”. Niri erromero usainak eliza zokoa gogorarazten didala ez dut berehalakoan ahaztuko.