Okerbide Estatua

Gosaltzen nengoela, harrituta utzi nau politikari famatu batek: “Kataluniako herritarrei, euren etorkizuna erabakitzeko, hitza ematea demokraziaren aurkako ekintza da, demokrazia dagoen legedia errespetatzea baita, eta legedia horrek ez die uzten katalanei hitza hartzen”. Ogi xigortua kafesnera erori zait, eta zipriztinak alkandora jantzi berria zikindu dit, bat-batean.

“Hemen zerbaitek ez du funtzionatzen”, pentsatu dut trapuarekin kafe orbana garbitzen saiatzen nintzen artean, “norbaitek oinarriak hankaz gora jarri dituelako”. Nola daiteke herritarrei hitza ematea antidemokratikoa izatea? Beste galdera bat izango litzateke, nola izan dezake horrek hain aurpegi gogorra? Baina tira.

Ilustrazioaren bultzatzaileek Zuzenbide Estatua ezarri zigutenean, legedia herritarren arteko oinarrizko akordio –hitzarmen soziala– bezala pentsatu zuten. Beraz, gizabanakoak dira oinarrizkoak, eta hauek elkarbizitzarako antolatzen dira, adostasun batzuetara helduz. Adostasun horiek lege bihurtzen dira, eta ondoren, forma juridikoa hartu dutenean, bete egin behar dira.

Logikarik baldin bada, denboraren poderioz, gizarteko akordioak, jendartea aldatzen doan neurri berean, aldatzen joan behar dira, garai berriei egokituz, hitzarmen soziala eguneratuz, estatua eta gizabanakoaren arteko hitzarmenak oreka mantendu dezan.

Demagun hori horrela dela (eztabaidagarria izan arren, Marx gogoan). Horren arabera, herritarrei hitza ematea da demokraziaren oinarria, eta legea horretara egokitu beharko litzateke, herritarren nahia gauzatzeko bidea babesteko. Eta aldatzekotan, legea egokitu beharko litzateke, katalanek euren etorkizuna erabaki dezaten.

Baina, gaur egun euren burua ilustratutzat daukaten liberalek eta sozialdemokratek, ordea, beti gizabanakoaren aldarria egiten ari diren arren, gero, legea, honen gaineko bezala hartzen dute. Legeak gorpuztutako izaera aldaezin eta betierekoa bailuen.
Legeak, Zuzenbide Estatuak, Jainko itxura hartu du, eta gizakion arteko akordioen gain ezartzen den zementuzko kubo astun bihurtu zaigu, demokrazia beraren zentzua ere irentsi eta aldatu duena. Legea erlijio bihurtu dute, eta gizabanakoei betearazten digute, berezko edo naturala bailitzan, gure arteko akordioa dela ezkutatuz. Legearen inperioa, inperialismo bihurtu zaigu, eliteek, egoera hankaz gora jarriz, okerbidetik eroan diguten Estatuan.

Baina hori onartezina da, kotxerik ez datorrenean semaforo gorria dagoelako geldirik egotea bezalaxe. Ez zaizue iruditzen?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude